Ohiko galderak
Letren eta Estatuaren Bonuen eta Obligazioen ezaugarriak
LETRAK: Errenta finkoko eta epe laburreko (3, 6, 12 eta 18 hilabeterako) baloreak dira. Enkanteen bidez jaulkitzen dira. Hiru eta sei hilabeterako letrak, oro har, hil bakoitzeko laugarren asteartean jartzen dira enkantean; eta 12 eta 18 hilabeterakoak hil bakoitzeko hirugarren asteartean.
Se emiten al descuento por lo que el precio de compra será inferior al valor nominal, salvo en el caso de rentabilidades negativas.
BALIO NOMINALA: 1.000 € tituluko.
Gehiago inbertitu nahi izanez gero, zenbatekoak 1.000 euroko zenbatekoaren multiploa izan behar du
Letren bitartez lorturiko errentagarritasuna hauxe da: letrak erosteko ordaindutako zenbatekoaren eta letren mugaegunean itzulitako zenbatekoaren (balio nominala, kasu honetan, 1.000 eurokoa) arteko aldea.
BONUAK ETA OBLIGAZIOAK: Errenta finkoko eta epe ertain eta luzeko baloreak dira. Enkanteen bidez jaulkitzen dira. Bonuek eta obligazioek ezaugarri eta funtzionamendu berak dituzte, epeak izan ezik.
BALIO NOMINALA: 1.000 € tituluko.
Gehiago inbertitu nahi izanez gero, zenbatekoak 1.000 euroko zenbatekoaren multiploa izan behar du.
BONUAK: Hiru eta bost urterako jaulkitzen dira, oro har, hil bakoitzeko lehenengo ostegunean.
OBLIGAZIOAK: 10, 15 eta 30 urterako jaulkitzen dira, orokorrean, hil bakoitzeko hirugarren ostegunean
Bonuen edo obligazioen jaulkipen bakoitza hainbat tartetan bana daiteke, eta tarte guztietan honako baldintza hauek beteko dira:
- Kupoia ordaintzeko data bera .
- Kupoi bera (urteko interesa, balio nominalaren gainean ezarrita) .
- Mugaegun bera.
Datu horiek enkantea egin aurreko ostiralean jakinarazten dira, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta www.tesoro.es, webguneko Zor Publikoa ataleko berrietan argitaratuta .
Bonuen eta obligazioen benetako prezioa balio nominalarena izan daiteke (1.000 € tituluko), edo hura baino handiagoa edo txikiagoa. Honako hauek alda dezakete:
- Kupoia (balio nominalaren gaineko interesa) ordaintzeko eguna hurbilago edo urrunago egoteak.
- Erosketa egiterakoan, negoziazio-merkatuko interesa zein den .
Non eros dezaket Zor Publikoa?.
Zor Publikoa hainbat baliabideren bitartez eros dezakezu.
- Banco de España-ren edozein bulegotan, hitzorduarekin.
- Tesororen , www.tesoro.es, webgunean,baloreak erosteko eta saltzeko zerbitzuaren bitartez .
- Finantza-erakundeetan (banku edo kutxetan) eta balore-sozietate eta agentzietan .
Zor Publikoa Banco de España-ren bitartez erosteko, zer egin behar dut?
Banco de Españaren edozein bulegotara joan, hitzorduarekin, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzu:
- Kontu zuzenaren titular guztien IFZ (jatorrizkoa eta kopia) .
- Interesak abonatzeko kontuaren datuak (Banco de Españak kontu horretan interesen eta amortizazioaren dirua sartuko dizu).
- Inbertitu beharreko dirua. Harpidetza-aldi osoan egin daiteke ordainketa, eskudiruaren, banku-txekearen edo Espainiako Bankuak horretarako gaitutako ordainketa-kontu batera egindako adostuaren edo transferentziaren bidez. Kontu zuzena irekitzeko unean adieraziko da kontu hori, enkantearen aurreko egunean beranduenez. Gainera, konformatu gabeko txeke bidez ordaindu ahal izango da, harpidetza-epea hasten denetik enkantea baino hiru egun baliodun lehenago arte. Inbertitu beharreko gutxieneko nominala 1.000 eurokoa da, baina Espainiako Bankuan ordaindu beharreko dirua enkantearen aurretik ezartzen den aurretiazko gordailua da.
Letrei dagokienez, aurretiko gordailua %100ekoa da orain, hots, 1.000 euro tituluko.
Bonuei eta obligazioei dagokienez, oro har, aurretiko gordailua Banco de Españak ezartzen du enkante egin aurreko ostiralean, eta ordainketa egiterakoan kontuan hartu beharrekoa da.
¿Banco de Españak non ditu bulegoak?
Banco de Españak zure probintzian bulego bat duen kontsultatzeko, egin klik honako esteka honetan:
http://www.bde.es/webbde/es/secciones/informes/Folletos/Las_sucursales_d/
Estatuko Zorra www.tesoro.es webgunearen bidez erosteko, zer egin behar dut?
Ziurtagiri digitala beharko duzu (2CA motakoa) edo NAN elektronikoa .
NAN elektronikoa baldin baduzu, sar zaitez www.tesoro.eswebgunean, eta eman honako urrats hauek:
- Sar zaitez Tesoro Públicoren webgunean, www.tesoro.es
- Webgunearen goiko aldean baloreak erosteko eta saltzeko zerbitzua hautatu eta sakatu behar duzu.
- Beste web-orri bat irekiko da, eta behealdean ikusiko duzun "aplikazioan sartu" izeneko erlaitza sakatu beharko duzu.quot;.
- Berriro beste web-orri bat irekiko da, eta behealdean dagoen honako aukera hau sakatu beharko duzu:
- Salerosketa-zerbitzurako lotura . https://www.tesoropublico.gob.es/es/servicios/compra-y-venta-de-valores
Valores del Tesoro (Altxorraren baloreak) Internet bidez erosteari buruz informazio gehiago aurkitu duzu honako bideo honetan: https://elijo.tesoro.es/invertir_como_comprar
Nola eskura dezaket NAN elektronikoa edo 2CA ziurtagiri digitala?.
Honako bideo hau ikusteko gomendatzen dizugu: Nola erosi Altxorraren baloreak Internet bidez (bideorako lotura: (enlace al vídeo: https://elijo.tesoro.es/invertir_como_comprar).
D NAN elektronikoa:Indarrean egon behar du. Horrez gain, nor zaren egiaztatzeko ziurtagiri elektronikoak eta sinadura elektronikoak aktibo egon behar dute.
Certificado digital, clase: 2CA: Lo podemos obtener por Internet en tres pasos muy sencillos:
- Erabiltzailearen ziurtagiria eskatu: Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren bitartez eskatu behar da(http://www.cert.fnmt.es/),Herritarrak / Ziurtagiria lortzea (IFZ eskabide-orrian idatzi behar dugu). Prozesua amaitutakoan, eskabidearen kodea bidaliko dizute eta gorde egin behar duzu
- Nor zaren egiaztatu: Erregistro-bulego batera joan behar duzu (altxortegia, gizarte-segurantza, etab.), eta IFZ eta eskabide-orria aurkeztu.
- Ziurtagiria behera kargatu: Eskabidea zein ordenagailuren bitartez egin dugun, ordenagailu horretan karga dezakegu ziurtagiria; horretarako, eskabidearen kodea sartu behar duzu. Ondoren, nabigatzailean gordeko da.
Bideo honetan informazio gehiago aurkituko duzu: https://elijo.tesoro.es/invertir_como_comprar.
Comisiones que cobra el Banco de España
Las transferencias de efectivo devengan a favor del Banco de España las comisiones que acuerda su Comisión Ejecutiva. Desde el día 2 de enero de 2005 están fijadas en el 1,5 por mil, con un mínimo de 0,9 euros y un máximo de 200 euros, sobre el importe que se debe transferir.
Adingabe batek kontu zuzenen bidez eros dezake Estatuko Zorra?.
Adingabea baldin bada, Banco de Españan bertan erosi ahalko ditu Altxorraren baloreak, nahi izanez gero. Horretarako, adingabearen legezko ordezkariak ere joan beharko du. Honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
- Adingabearen gurasoetako bat baldin bada:familia-liburua, bere IFZ (jatorrizkoa eta kopia bat) eta adingabearen IFZ. Adingabeak IFZ ez badu, identifikazio fiskaleko txartela .
- Legezko ordezkaria baldin bada, hori egiaztatzeko lege-agiria aurkeztu beharko du, bere IFZ (jatorrizkoa eta kopia bat) eta adingabearen IFZ. Adingabeak IFZ ez badu, identifikazio fiskaleko txartela.
Kontu zuzen bat irekitzeko, adingabeak ez du nahitaez bankura joan behar.
Internet bidez ezin da Zor Publikoa adingabe baten izenean erosi, 2CA ziurtagiri digitala edo erabiltzailearen ziurtagiria adinez nagusiek eskatu ahal dituztelako soilik.
Estatuan bizi ez den pertsona batek kontu zuzenen bidez eros dezake Estatuko Zorra?
Kontu zuzenak Banco de Españak, Tesoro Públicorekin ados jarrita, sortu duen zerbitzu bat dira. Horren bitartez, Estatuko Zorra harpidetu eta eduki ahal da Banco de Españan. Hori dela eta, kontu horietan Altxorraren baloreak (Valores del Tesoro) daude, eta ez esku-dirua;
horregatik, Espainian bizi diren pertsona fisiko eta juridiko guztiek kontu horiek zabal ditzakete.
Zor Publikoa Banco de Españaren edo Tesororen webgunearen bitartez (www.tesoro.es), harpidetu ahal izateko, Espainian bizi izateko betebeharra dago..
Espainian bizi ez direnek finantza-erakundeen bitartez eros dezakete Espainiako zor publikoa .
Pertsona juridiko batek kontu zuzeneko sistemaren bitartez eros dezake Estatuko Zorra?.
Gaur egun, pertsona juridikoek Banco de Españan bertan egiten dituzte kontu bat zabaltzeko kudeaketak, erosketak, salmentak, etab. Zerbitzu hori oraindik ez dago eskuragarri Tesororen webguneko erosketa-salmenta zerbitzuaren bitartez.
Banco de Españan aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira:
- Zor Publikoa harpidetzeko kontu zuzen bat zabaltzeko eskaeraren berri emateko gutun bat, sail juridikoari zuzendua.
- Eratze-eskritura eta ahalorde-eskritura (jatorrizkoa eta kopia).
- Merkataritza-erregistroan inskribatutako ahalordeak.
- Enpresaren inskripzioa jasota duen Merkataritza-erregistroko aldizkari ofizialaren (BORME) orrialdearen kopia bat (1989/12/30etik ondoren inskribatutako enpresa baldin bada).
- Enpresaren IFK .
- Ahaldunaren IFZ .
¿Nola ziurtatuko dut Internet bidezko eragiketak ondo egin ditudan?.
Tesororen webgunearen bitartez (www.tesoro.es),Baloreak erosteko eta saltzeko zerbitzuan sartu, eta NIRE ERAGIKETAK erlaitzean egiazta dezakezu :
Behin aplikazioan sartuta, pantailaren ezkerreko aldean menu bat ikusiko duzu. "Nire eragiketak" aukera sakatzen baduzu, zerrenda bat zabalduko da, eta bertan webgunearen bidezko eragiketak egiaztatzeko aukera izango duzu. Eragiketa bakoitza egiten duzunean, eragiketaren egoera egiaztatzeko aukera izango duzu eragiketen historiaren bidez..
Nola sinatu behar du kontu zuzen baten titularkideak ?
Erosketa-eskaera sinatu ahal izateko, kontu zuzenaren titularkideak honako urrats hauek eman behar ditu:
- Baloreak erosteko eta saltzeko zerbitzutik atera behar du, eta ondoren, titularkidearen ziurtagiria aukeratu eta berriro sartu.
- Hiru aukera izango ditu:
- Kontu bateratu bat, harpidetza bati atxikia, sortzea .
- Bere kontu bateratuari buruzko datuak Interneten erregistratzea
- Alta egiten jarraitzea .
Alta egiten jarraitzeko aukera hautatu behar du; baina aukera hori izateko, titularkidearen ziurtagiriaren bidez sartu behar izan du. Kontua sortu duen pertsonaren ziurtagiriaren bidez sartu bada, sistemak ez dio aukera hori emango
Abonu-kontua alda dezaket?
Internet bidez harpidetu baldin bazenuen eta deuseztatzeko epeak irekita jarraitzen badu, sar zaitez baloreak erosteko eta saltzeko zerbitzuan, saka ezazu ezkerraldeko menua, eta hautatu deuseztatzeko aukera
Horrez gain, eskaera bat deuseztatu egingo da, baldin eta dirua enkantea egin baino bi lanegun lehenago Banco de Españara heldu ez bada, transferentzia sasoiz egin ez izanagatik.
Eskaera deuseztatu baldin bada, dirua jatorrizko kontura transferituko da, gastu osagarririk edo komisiorik gabe.
Eginiko eskaerak deuseztatzeko aukera al dago ?
Enkantea egin aurretik eskaera bat deuseztatu nahi baldin bada, horretarako epeak zabalik egon behar du. Produktuak eskuragarri egon beharko du deuseztapena egiteko aukeratu duzun baliabidean.
Produktua Internet bidez harpidetu bazenuen,deuseztatu egin ahalko duzu, baldin eta horretarako epea zabalik badago .
Banco de Españaren bitartez harpidetu bazenuen, enkantea egin aurreko egunera arte deusezta dezakezu.
Internet bidezko eskaerak deuseztatzea .
Internet bidez harpidetu baldin bazenuen eta deuseztatzeko epeak irekita jarraitzen badu, sar zaitez baloreak erosteko eta saltzeko zerbitzuan, saka ezazu ezkerraldeko menua, eta hautatu deuseztatzeko aukera
Horrez gain, eskaera bat deuseztatu egingo da, baldin eta dirua enkantea egin baino bi lanegun lehenago Banco de Españara heldu ez bada, transferentzia sasoiz egin ez izanagatik.
Eskaera deuseztatu baldin bada, dirua jatorrizko kontura transferituko da, gastu osagarririk edo komisiorik gabe.
¿Qué es el depósito previo?
En el caso de los bonos y obligaciones el precio real del valor (1 titulo), puede salir por encima, por debajo o a la par del valor nominal (1000 €), esto puede depender de :
- La cercanía o lejanía del pago del cupón (interés sobre el nominal).
- El interés del mercado en el momento de realizar la compra.
Por ello, Tesoro solicita un depósito previo, este depósito se aplica sobre el nominal a invertir, y se tiene que tener en cuenta al realizar la suscripción.
Una vez celebrada la subasta conocemos el precio efectivo del valor, la diferencia entre el depósito previo y el precio efectivo, se le devuelve a los pocos días de celebrarse la subasta en la cuenta de abono facilitada, sin aplicarle comisión alguna.