Idazpenen Bulego Nagusia "Banco de España" Espainiako Bankuak kudeatzen du, eta Zor publikoaren merkatuan egindako eragiketak konpentsatzeaz eta likidatzeaz arduratzen da. Merkatuko kide bakoitzak kontu bat du Idazpenen Bulegoan, hor erregistratzen baitira baloreekin egindako transakzioak.
Ordainketaren aurkako entrega egiten da: saio bakoitzean, Kontuen Jabeek Idazpenen Bulego Nagusiari jakinarazten dizkiote “Banco de España” Espainiako Bankuaren Kitapen Zerbitzuaren bidez kontratatutako eragiketak, eta honako xehetasunak zehazten dituzte:
- 1. Eragiketa-mota
- 2. Transakzioa egin zeneko balorearen erreferentzia
- 3. Bolumen nominala
- 4. Prezioa
- 5. Kontrakontua
- 6. Hitzartutako balorearen data
Idazpenen Bulego Nagusiak informazio hori guztia erregistratzen du, eta kitapenerako hitzartutako balore-datan, baloreen kontuak Kontuen Jabeek “Banco de España” Espainiako Bankuan dituzten esku-dirutako kontuen aurka ordaintzeari edo kargatzeari ekingo dio. “Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoekin egindako eragiketetan, ohikoena den balore-data D+3 edo transakziotik hasi eta 3 egun lanegunekoa da. “Letras del Tesoro” direlakoen kasuan, berriz, eragiketa ohikoenak egunean bertako baloreenak dira.
Zor publikoaren merkatuaren kide ez diren entitate edo pertsonek, hots, Idazpenen Bulegoan Kontuaren Jabeak ez direnek, Erakunde Kudeatzaile batenbidez bideratu behar dituzte euren transakzioak (Zuzeneko Kontu baten jabeen kasuan, “Banco de España” Espainiako Bankua izango daErakunde Kudeatzailea). Erakunde Kudeatzailea Baloreak erregistratuta dauden erakundea edo beste edozein izan daiteke, eta transakzioaren berri emango dio Idazpenen Bulegoari ezarritako balore-data baino lanegun bat lehenago, transakzioaren balore bateratuak 500.000 euro gainditzen ez baditu, behintzat; kasu horretan, eragiketa balore-dataren egun berean jakinaraztea nahikoa izango da.
Halaber, EBKZn (“Banco de España” Espainiako Bankuaren Kitapen Zerbitzua) hirugarren batzuen kontura ordainketaren aurka kitatzeko aukera bada.
Inbertitzaile ez-egoiliarrek Euroclear eta Cedelen bidez ordaindu eta kitatu ahal izango dituzte euren eragiketak; hau da, Idazpenen Bulegoarekin lotutako nazioarteko konpentsazio- eta likidazio-sistemak dira, eta bi sistema horietako bakoitzaren Erakunde Kudeatzaile gordailuzainaren hirugarren batzuen kontuen bidez lotzen dira.
Euroclear edo Cedelen bezeroen artean egindako eragiketak sistema horien bidez ordaindu eta kitatzen dira, Idazpenen Bulego Nagusiak parte hartu gabe edo horien jakitun izan beharrik gabe.
Transakzioa Euroclearreko bezero baten eta Cedeleko beste baten artean egiten denean, konpentsazio eta kitapena bi sistema horien bidez egiten da; hala eta guztiz ere, kasu horretan, Erakunde Kudeatzaile gordailuzainetako hirugarren batzuen kontuek argi erakusten dute, finkatutako balore-datan, saldoei dagokien aldaketa.
Transakzioa Euroclear edo Cedeleko bezero baten eta sistema horien gordetzailea ez den pertsona edo erakunde baten artean egiten denean, bi aukera posible egon daitezke:
- 1. Euroclear edo Cedelen erakunde gordailuzainaren zeregina SLBEri baloreen lekualdatzearen berri emateaz soilik mugatzen baldin bada, Euroclear edo Cedel izango da dirua kitatzearen arduraduna.
- 2. Erakunde gordailuzaina eragiketara lotzen baldin bada, Idazpenen Bulegoaren konpentsazio- eta likidazio-zerbitzuak erabiliko ditu, aipatu berri ditugun kasuetan.