Skip to main content

Altxorraren baloreen abantailak

Altxorraren Baloreek zenbait abantaila dituzte inbertitzeko beste aukeren aldean:
 

 - Segurtasuna: Altxorraren Baloreetan inbertitzen duena ziur egon daiteke balore horiengatik jaso dezakeen diru-kopurua kobratuko duela. Espainiako Konstituzioak, 135. artikuluan honakoa xedatzen du: "Estatuko Zor Publikoaren interesak eta kapitalak ordaintzeko kredituak Aurrekontuen gastuen egoeraren barnean ulertuko dira beti."

 - Errentagarritasuna: Altxorraren Baloreek, nahiz eta inbertsioa seguruagoa izan, errentagarritasun handia eskaintzen dute, betiere jaulkitzen duten unean indarrean dauden interes tasekin bat etorriz.

 - Likidezia: Altxorraren Baloreak, gure herrialdean jaulkitako baloreen artean likidezia handiagoa dutenak dira, alde nabariarekin gainera; alabaina, Altxorraren balore ugari jaulkitzen dituzte, eta Estatuko Zorraren merkatua bizkortasunez aritzen da. Hortaz, inbertitzaileak Altxorraren Baloreetan egindako inbertsioa diru bihurtu behar badu, edozein momentuan egin dezake, erosotasun handiz,eta kostu txikiekin.

 - Tresna aukera zabala, bereziki, bere aurrezkiaren epeari dagokionez: epe oso murritzetik (Estatuko Zorraren gaineko berrerosketen bidez) 30 urterainoko epeetara (epemuga hori duten Obligaciones del Estado bidez).

 - Erosteko erraztasuna: Altxorraren Baloreak asko hedatu dira, eta horri esker edozein finantza-artekariren bidez eskura daitezke. Espainiako Bankuaren eta Internet bidez ere eskura daitezke Altxorraren baloreak.