1990etik, Altxorraren Baloreetako Inbertsio Fondoak (Fondtesoroak) agertu zirenetik alegia, bi mota daude:FIM Fondtesoroak eta FIAMM Fontesoroak, hurrenez hurren, balore higigarrietan eta merkatu monetarioko aktiboetan inbertitzen dituztenak.Bi Fondtesoro mota horiek Altxorrak jaulkitako baloreetan inbertitzen zuten ia guztia (% 90).
1999ko ekainean, beste hiru mota sortu ziren:Renta FIM, Renta FIAMM eta Plus FIM Fondtesoroak. Horietan, aukera eman zen Altxorraren Baloreak ez ziren beste balore batzuetan gehiago inbertitzeko. Horrela, bada, zorroaren hainbateko bat errenta aldakorreko eta errenta finko pribatuko baloreetan inbertitu zitekeen, betiere kreditu-kalitate egokia bazuten.
2006aren amaieran, aldaketa batzuk egin dira Fondtesoroetan:
- Bost hitzarmen-motak hiru dira orain:FONDTESORO largo plazo FI (Fondtesoro FIM eta Renta FIM biltzen dituena), FONDTESORO corto plazo FI (lehengo Fondtesoro FIAMM eta Renta FIAMM) eta FONDTESORO PLUS FI. Horri esker, inbertitzaileak errazago ulertzen du eta gardentasun handiagoa lortzen da.
- Fondo horien kudeatzaileei askatasun handiagoa eman zaie lehengo inbertsio-politikarekin alderatuta, eta gainera, merkatuko joerei jarraiki, aplikatu daitezkeen komisioen muga jaitsi egin da. (Ikusi komisioak).
- Aukera eman da fondoen konpartimentuak sortzeko edo fondo berean partaidetza-mota bat baino gehiago onartzeko.
2008 amaieran Fondtesoroen inbertsio aukerak handitu dira, ICOren abala duten “FTVPO”-ek jaulkitako bonuetan inbertsioa egiteko aukera emanda.
2012. urtearen amaieran, "FTVO"etan inbertitzeaz gain, Fondtesorok honako hauetan ere inbertitzeko baimena dauka: Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsaren jaulkipenetan (FROB gaztelaniazko izenaren arabera); Defizit Elektrikoa Amortizatzeko Funtsaren jaulkipenetan (FADE, gaztelaniazko izenaren arabera); ICOk berak jaulkitako Zorrean; eta Hornitzaileei ordaintzeko Finantzazio Funtsaren kredituetan (FFPP, gaztelaniazko izenaren arabera), bonu bihurtzen direnean .
Horrela, gaur egun, Fondtesoroek euren ondarea inbertitzeko aktibo aukera ugari eta zabalagoaren onurak dituzte, eta horrek kartera dibertsifikatzeko eta errentagarritasuna indartzeko modua ematen die ezaugarri nagusietariko bati ere kalterik egin gabe, hau da, likidezia eta segurtasun mailei goian eutsita.
Untsak eperako merkatuetan edo eratorritako finantza tresnenetan jokatu ahalko du. Azken horiek estaldura tresna gisa, karteraren kudeabide bikain gisa edo errentagarritasun helburu konkretu bat lortzera bideratuta erabili ahal izango dira.
Erabiliko den inbertsio-politika da fondo-moten arteko alde nagusia:
- 1.- "Fondtesoro a largo plazo, FI"
- 2.- "Fondtesoro a corto plazo, FI"
Fondtesororen liburuxkak eskatzen du funtsaren ondarearen 100eko 70 epe luzera edo epe laburrera Estatuaren Zorrean (eurotan izendatua) inbertitzeko, edozein mota aukeratuta ere: Bonos eta Obligaciones del Estado, Letras del Tesoro, Tesororen Baloreak berriro erosteko itundun eragiketak. Ehuneko hori honako hauetan ere inbertitu ahal da: FTPymes-ek jaulkitako eta Estatuak bermatutako tituluetan edota FTVPOk jaulkitako tituluetan, ICO-ren bermea baldin badute, edota "FROB"en jaulkipenetan, edota "FADE"ren jaulkipenetan edota ICOk berak eurotan jaulkitako zorrean edota Hornitzaileei ordaintzeko Finantzazio Funtsaren kredituetan (FFPP), bonu bihurtutakoan, eta gehienez ere funtsaren ondarearen 100eko 30eraino.
- Era berean, Funtsak gehienez ere funtsaren esposizio osoaren %30 inbertitu ahal du errenta finkoko baloreetan, Estatuaren Zorraz bestelakoetan, merkatu arautu batean negoziatu baldin badira, Espainiako Erresumarena baino kaudimen-kalifikazio txikiagoa ez badute, eta kaudimen-kalifikazioa kalifikatzeko agentzia batek jaulki edo berretsi baldin badu. Horrez gain, gutxieneko kalifikazio hori duten kreditu-erakundeen gordailuetan eta eskakizun hori betetzen duten moneta-merkatuko tresnetan ere –horiek guztiak eurotan izendatuta– inbertitu ahal du .
- Hasierako gutxieneko inbertsioak ezin du 300 €-tik gorakoa izan. Partaideak nahi duenean likidatu dezake inbertsioa, hau da, noiznahi eskatu dezake partaidetzak itzuli diezazkiotela. Sozietate Kudeatzailea jakinaren gainean jarri ondoren, 72 ordu baino lehen egin beharko ditu horrek itzultzeko izapideak.
Funtsak eperako merkatuetan edo finantza tresna eratorrienetan jardun ahalko du. Azken merkatu horiek estalgarri gisa, karteraren kudeaketa onenerako bide bezala edo errentagarritasun helburu konkretu bat lortzera bideratuta erabili ahal izango dira.
Fondtesoro a largo plazo FI eta Fondtesoro a corto plazo FI zorroaren iraupenak bereizten ditu: epe luzerakoa hamabi hilabetetik gorakoa izango da eta epe laburrerakoa hamabi hilabetetik beherakoa.
"Fondtesoro Plus, FI"
Funtsak ondarearen 100eko 70 inbertitu behar du Estatuaren zorrean (eurotan izendatuta), edozein mota aukeratuta ere: Bonos eta Obligaciones del Estado, Letras del Tesoro, Tesororen Baloreak berriro erosteko itundun eragiketak.Ehuneko hori honako hauetan ere inbertitu ahal da: FTPymes-ek jaulkitako eta Estatuak bermatutako tituluetan edota FTVPOk jaulkitako tituluetan, ICO-ren bermea baldin badute, edota "FROB"en jaulkipenetan, edota "FADE"ren jaulkipenetan edota ICOk berak eurotan jaulkitako zorrean edota Hornitzaileei ordaintzeko Finantzazio Funtsaren kredituetan (FFPP), bonu bihurtutakoan, eta gehienez ere funtsaren ondarearen 100eko 30eraino.
Era berean, Funtsak gehienez ere funtsaren esposizio osoaren %30 inbertitu ahal du errenta finkoko baloreetan, Estatuaren Zorraz bestelakoetan, merkatu arautu batean negoziatu baldin badira, Espainiako Erresumarena baino kaudimen-kalifikazio txikiagoa ez badute, eta kaudimen-kalifikazioa kalifikatzeko agentzia batek jaulki edo berretsi baldin badu. Horrez gain, gutxieneko kalifikazio hori duten kreditu-erakundeen gordailuetan, eskakizun hori betetzen duten moneta-merkatuko tresnetan eta Europako Batasuneko merkatu arautu batean negoziatu diren errenta aldakorreko baloreetan ere –horiek guztiak Europako Batasuneko dibisetan izendatuta– inbertitu ahal du .
Funtsak eperako merkatuetan edo finantza tresna eratorrienetan jardun ahalko du. Azken merkatu horiek estalgarri gisa, karteraren kudeaketa onenerako bide bezala edo errentagarritasun helburu konkretu bat lortzera bideratuta erabili ahal izango dira.
Hasierako gutxieneko inbertsioak ezin du 300 €-tik gorakoa izan.