Altxorraren Baloreen aldi baterako erosketa denbora zehatz baterako balore horiek erostean datza –egun batzuk, asteak edo hilabeteak–; eragiketa horietan, inbertitzaileak Altxorraren Baloreak erosten dizkio, prezio jakin baten truke, finantza-erakunde bati. Erakunde horrek, epe jakin bat igaro ondoren, aurrez ezarritako prezio baten truke berriro erosteko konpromisoa hartzen du (gehienetan, epe hori urtebete baino gutxiagokoa izaten da).
Horrenbestez, inbertsioaren etekina salmenta-prezioaren eta balorearen erosketa-prezioaren arteko aldea izango da. Prezio horiek bi aldeek eragiketa hasteko unean “adosten” dituztenez, erosleak inbertsioak sortuko duen etekina aurretik ezagutzen du.
Altxorraren Baloreen gaineko berrerosketa-ituna duten eragiketak bi motatakoak izan daitezke: repo deitzen direnak eta aldi berekoak ; oso eragiketa antzekoak diren arren, “repo”ak izan ohi dira inbertitzaile txikiak gehien erabiltzen dituenak.