Esku-dirutan egindako mugimenduak, eramaileari igorritako bankuko txeke bidez edo bestelako bide fisikoren batez egindako diru-mugimenduak aitortu behar dira, nazioan sartzen edo irteten diren HAMAR MILA EURO (10.000€) edo gehiagoko mugimenduen kasuan (edo atzerriko monetan hari dagokion kantitatea). Gure herrialdearen barruan ere aitortu beharra dago EHUN MILA (100.000€) edo gehiagoren mugimenduen kasuan (edo atzerriko monetan hari dagokion kantitatea).
Derrigorrez aitortu behar du mugimendua funtsak garraiatzen dituen pertsona fisikoak, bere kontura edo beste norbaitentzat egiten badu ere.
Diru-mugimenduak aitortu behar dira: eskudirutan egindakoak, eramaileari egindako banku-txekeak eta/edo beste edozein bitarteko fisikoren bidezkoak, aurrez ordaintzeko txartelak eta balio-gordailu likido handitzat erabiltzen diren lehengaiak, hala nola urrea (ordainbide horiek apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 34.3 artikuluan araututa daudelarik), lurralde nazionalean sartzen edo handik irteten diren mugimenduetan, HAMAR MILA EURO (10.000 €) edo gehiagoko zenbatekoetan, edo horren baliokidea atzerriko monetan. Halaber, gure herrialdearen barruan egindako eskudiru-mugimenduak ere aitortu behar dira, EHUN MILA EURO (100.000 €) edo gehiagoko zenbatekoetan, edo horren baliokidea atzerriko monetan.
Eredua beti aurkeztu behar da mugimendua egin aurretik.