Fondtesoroen abantailak hasteko, inbertsio-funtsek dituztenak berak dira:
1. Inbertitzaileak bere aurrezkiaren kudeaketa profesionalizatua izan, eta bere inbertsioa dibertsifikatu dezake
Inbestitzaileak dibertsifikatu dezakeen arren Valores del Tesoro asko erosiz, horrek kostu handia dakar, eta kudeaketa zailagoa da. Hala ere, Fondtesoro-ei esker, nahiz eta kantitate txiki samar inbertitu, Fondtesoro-ek zorroan dauzkaten Valores del Tesoro guztietan partizipazio bat erosi ahal izango duzu, baita errenta finko pribatuko eta errenta aldakorreko beste balore batzuetan ere.
Horrek zenbait onura ekar diezazkioke inbestitzaileari, bi modutan:
- Bonu eta Obligazioen aurrean, ondo dibertsifikatutako zorro batek interes tasen gorabeherekiko sentikortasun txikiagoa izaten du banako Bonu eta Obligazioek baino.
- Letren aurrean, bada beste abantaila bat:Letra bat eskuratzeko 1.000 euro inguru behar badira ere, Fondtesoroko partaidetza bat lortzeko 300,00 € behar dira asko jota.
- Gainera Fondtesoro PLUS-ek Zor Publikoa eta Errenta aldagarriaren abantailak bateratzea ahalbidetzen du.
2. Inbertsio-funtsen zerga-abantailak
FondTesoro baloreek ondasun-irabaziak edo galerak eragiten dituzte, partizipazioak transmititu edo itzultzen direnean. 2006ko urtarrilaren 20a baino lehen sortu diren ondasun-irabazien zatia,1994ko abenduaren 31 baino lehen erosi ziren partizipazioetatik eratorrita, %14,28 murriztuko da iraunkortasun-urte bakoitzeko, bi urte baino gehiago iraun ondoren (1). Ondore horietarako, iraunkortasun-urteak izango dira partizipazioak eskuratu zirenetik 1996ko abenduaren 31 arte igaro direnak, handiagora biribilduta.
Ondasun-irabaziaren gaineko zerga-tasa, 6.000 € arte, %19 izango da; aurrezkien gaineko zerga-tasa, hain zuzen ere. 6.000 €-tik 50.000 €-ra doan likidazio-oinarriaren tartearen gaineko zerga %21 izango da; 50.000 €-tik gorako tartearen gaineko zerga %23 izango da; eta konturako zerga-atxikipena %19.
Inbertsio-funts orokorrek dituzten berariazko abantailez gain, Valores del Tesoro-ek dituztenak daude; beraz, segurtasun eta errentagarritasun arteko konbinaziorik hoberena da (Valores del Tesoro-en abantailak ikusi). (Valores del Tesoro-en abantailak ikusi).
- Dena den, badira Fondtesoroko inbertsioan kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuk, edozein inbertsio-fondori dagozkionak.Altxorraren Baloreetan zuzenean inbertitzearekin alderatuz gero, bi desabantaila aipatu daitezke:
- Komisioak handiagoak izaten dira erakunde kudeatzaileek Altxorraren Baloreak inbertitzailearen kontura eusteagatik kobratzen dituztenak baino (dena den, inbertsioak dibertsifikatzearen onurak jasotzen ditu inbertitzaileak ordainetan).
- Fondtesoroen likidazio-balioan, prezioek merkatuan dituzten gorabeherak islatzen dira, eta, beraz, egunero egin dezake gora edo behera. Horrela, bada, altxorraren baloreak zuzenean eskuratu eta mugaegunera arte gordetzearen aurrean, hauxe litzateke egoera:
- Bonu eta Obligazioen aurrean, ondo dibertsifikatutako zorro batek interes tasen gorabeherekiko sentikortasun txikiagoa izaten du banako Bonu eta Obligazioek baino.
- Ondtesoroen bitartez, inbertitzaileak merkatu-prezioan eskuratzen du fondoaren zorroko partaidetza bat. Partaidetza berreskuratu gura duenean, partaidetzaren merkatu-balioa da itzultzen zaiona, hau da, fondoan duen partaidetzaren ehunekoa bider fondoko balore-zorroaren merkatu-balioa. Merkatu-prezioan itzultzen zaionez dirua, badu arrisku bat: interes-tasen bilakaeraren arabera, salmentako merkatu-prezioa txikiagoa izatea erosketakoa baino, eta, ondorioz, inbertsioan galerak izatekoa; edo, bestela, salmentako merkatu-prezioa handiagoa izatea erosketakoa baino eta errentagarritasun positiboa lortzekoa. Errentagarritasuna handiagoa izaten da epe luzerako fondoetan epe laburrerakoetan baino.
(1) Transmisio-balio bateratua 400.000 eurorainokoa baldin bada, 2015eko urtarrilaren 1etik transmititu diren murrizpen-koefizienteak aplikatuta sortu diren ondare-elementuei dagozkien irabazien zatiari mugatuta dago murriztapena.