Skip to main content

Iberclear


E1987an kontuko idazpenen sistema sartu zen Espainiako Zor publikoaren merkatuan. Horren ondorioz, balore publikoen titulu fisikoen ordez idazpenak ezarri ziren titularraren aldeko balore-kontu batean.


 Kontuko idazpenak baloreak ordezkatzeko modu bat da. Balore horiek identifikatzen dira kontabilitate erregistro berezietan, batik bat informatikoetan, izena emanez.


 Idazpenen Bulego Nagusiak (erregistro nagusia delako) eta Erakunde Kudeatzaileek (bezero bakoitzaren edo hirugarrenen baloreen erregistroaz arduratzen direnek) egiten dute Zor publikoaren merkatuan negoziatutako baloreen kontabilitateko erregistroa.


 Idazpenen Bulego Nagusia daIdazpenen Zor Publikoaren Merkatuan negoziatzeko onartu diren balore guztiei dagozkien kontuez arduratzen dena. Hori bi modutara egiten du: bulego nagusian zuzenean eragiketak egiteko baimena duten titularren izenean jarrita dauden balore kontuen kasuan, banan-banan aztertuz; eta, Erakunde Kudeatzaileen hirugarrenen kontuen kasuan, orokorrean aztertuz.


 Erakunde Kudeatzaileak, bestalde, Idazpenen Bulego Nagusian eragiketak egiteko baimena ez dutenen (hots, hirugarrenen) kontuez arduratzen dira. Horretarako, kontu orokor bat mantentzen dute Idazpenen Bulego Nagusian, hirugarrenen kontuen kontrakontu zehatza izan behar dena une oro.


 Erakunde Kudeatzaileek egindako idazpenek, Idazpenen Bulego Nagusiari jakinarazitako, eta harek finkatutako bere bezeroen baloreen saldoekin zerikusia dituztenek, Idazpenen Bulego Nagusiak egin izango balitu bezalako ondorioak dituzte.


 Erakunde Kudeatzaile bat Idazpenen Bulego Nagusian norberaren izenarekin Kontu baten titularra bada, norberaren izenarekin dituen kontu hauek hirugarrenen kontuetatik bereizita mantendu beharko ditu.


 Erakunde kudeatzaileek kontuko idazpena egin denaren frogagiriak eman behar dituzte eskubideen titularraren izenean. Frogagiri horiek kodetu behar dira, erakundearen erregistroekin eta Idazpenen Bulego Nagusiari jakinarazitako informazioarekin postatrukea bermatzeko. Frogagiriak ezin dira igorri ezta negoziatu ere, eta ez dute balorea ordezkatzen; idazpena egin dela, eta hura identifikatu baino ez dute frogatzen.


 Merkatuan sartu zenetik, kontuko idazpenen sistemak gero eta garrantzi handiago hartu du, eta gaur egun zor publikoaren zatirik gehiena prozedura honen bitartez aurkezten da, lehen egiten zen titulu-balore prozeduraren kalterako. Sistema berri honekin saihestu dira baloreen salerosketa eta manipulazio eragozpenak, baita ere, salerosketa bakoitzean fede-emaile publiko batek parte hartu behar izatea; izan ere, horren ordez, eragiketa guztiak idazpenen bulego nagusi batek bideratzen ditu, egindako gurutzaketei, eta merkatuan negoziatu daitezkeen erreferentzia guztiei buruzko informazio jasotzen duelarik. Hala, edukitzea eta jaulkitzea errazten dira Zor publikoaren bigarren mailako merkatuetan, Estatuaren finantzazioari lagunduz, eta finantza-merkatuaren eraginkortasuna gehitzeko elementuak sartuz. Halaber, kudeaketa ere hobetzen da, eta Estatuak jaulkitako finantza-aktiboen salerosketa arintzen da.


 Idazpenen Bulego Nagusia Espainiako Bankuak kudeatzen du Altxorraren bidez. Han negoziatutako baloreak, nagusiki, Altxorrarenak dira, baina zenbait Autonomia Erkidegok eta Erakunde Publikok jaulkipenak dituzte bertan. Altxorraren baloreak erosi eta saldu ahal diren merkaturik garrantzitsuena da, eta baloreen salerosketa guztien berri izan behar du.


 Idazpenen Bulego Nagusia Espainiako Bankuak kudeatzen du Altxorraren bidez. Han negoziatutako baloreak, nagusiki, Altxorrarenak dira, baina zenbait Autonomia Erkidegok eta Erakunde Publikok jaulkipenak dituzte bertan. Altxorraren baloreak erosi eta saldu ahal diren merkaturik garrantzitsuena da, eta baloreen salerosketa guztien berri izan behar du.


 Bere funtzio nagusiak hauek dira:

  • 1. Kudeatzea kontuko idazpenen sisteman barne hartzen diren baloreen jaulkitzea eta amortizazioa.
  • 2. Interes sortuen, eta bigarren mailako merkatuan baloreak jaulkitzeagatik sortzen diren saldoen transferentziaren ordainketak egitea.
  • 3. Bahitura-eraketa eta gainerako berme-eskubideak osatzea ahalbidetzen dituzten prozesuak egitea, haiek identifikatzearren.
  • 4. Bigarren mailako merkatua antolatzea konpentsazio- eta likidazio-prozesuen bidez, balore-transferentziak(Idazpenen Bulego Nagusiaren kontuetan), eta dagozkion kontrakontuak (Espainiako Bankuaren esku-diruko kontuetan) aldi berean ezarriz.



 2003ko apirilean Iberclear sortu zen, idazpenen Zor Publikoaren merkatuan eta Espainiako bestelako finantza-merkatuetan, hala nola, AIAF edo Balore-Burtsetan, egindako eragiketetan jarduera horietaz arduratzen den erakundea. Horrek eragin positiboa izan lezake Espainiako finantza-merkatuetan dagoen gardentasunean. Sozietate hori sortu zen Espainiako Bankuko Idazpenen Bulego Nagusiak (CADE) eta Baloreen Konpentsazio eta Likidazio Zerbitzuak (SCLV) bat egin eta gero