Nazioarteko finantza-zigorrak

 

Nazioarteko zehapen edo murrizketa-neurriak izaera ekonomiko/diplomatikoko tresna gisa konfiguratzen dira. Nazioarteko zuzenbidea edo giza eskubideak urra ditzaketen politikak edo jarduerak aldatzea da haien helburua.

NBEren Segurtasun Kontseilua murrizketa-neurriak hartzen joan da, eta horien artean Estatuek Nazio Batuetako Ebazpenetan zehazten diren pertsonen funtsak eta finantza-aktiboak edo baliabide ekonomikoak izozteko obligazioa dago.

Europar Batasunak, bere Kanpo-politika eta Segurtasun Komuneko politikaren barruan, bere helburuak lortzeko ere erabili ditu zehapenen mekanismoa edo neurri murriztaileak, eta baita NBEren Segurtasun Kontseiluaren ebazpenak barneratzeko ere.

Bestelako finantza-aktiboak eta baliabide ekonomikoak, edonolako ondasunak, ukigarriak edo ez, higiezinak edo higigarriak eta ondasun horien jabegoa edo hainen gaineko eskubideak egiaztatzen dituzten dokumentuak zein lege-instrumentuak -bankuko maileguak, bidaia-txekeak, banku-igorpenak, akzioak, tituluak, obligazioak, kanbio-letrak eta mailegu gutunak barne- dira funtsak.

Funts horien edo baliabide ekonomiko horien bolumen, zenbatekoa, kokapena, jabetza, izaera edo jomuga aldaketa eman ditzaketen mugimenduak, transferentziak, aldaketak, erabilera edo transakzioak eragotzi nahi da funtsak edo bestelako finantza-aktiboak izoztearekin.

NEURRIAK

- EB-ko finantza-zehapenak dituzten pertsonen edo entitateen zerrenda bateratuan datozen pertsona fisiko edo juridiko, talde edo entitateek dituzten funts edo baliabide ekonomiko guztiak izoztuko dira.

- Ez da funtsik edo baliabide ekonomikorik jarriko EB-ko zehapen finantzarioei lotutako pertsonen, taldeen eta entitateen zerrenda bateratuan datozen pertsona fisiko edo juridiko, talde edo entitateen eskura.

BAIMENAK

Tesoro eta Finantza Politikako Idazkaritza Nagusiak baimena eman ahal izango du funtsak edo baliabide ekonomikoak honentzat liberalizatu edo emateko:

- Ondasuna bahitu zaion pertsonari esleipena ezarri zitzaion dataren aurretik akordatutako bahiturak exekutatzeko.

- Zehatu gabeko beste norbaiti ordaintzailearen esleipen dataren aurretik egindako kontratuen ordainketak egiteko.

- Esleitutako pertsonaren edo bere senideen oinarrizko beharrak eta letradu baten laguntza ordaintzeko.

- Funtsen zaintza orokorrak edo funtsen zein higi ezin diren baliabide ekonomikoen mantentze-lanek eragindako gastuak ordaintzeko.