Skip to main content

Transakzio ekonomikoak atzerriko herrialdeekin

Kapitalen mugimenduak eta transakzio ekonomikoak atzerriko herrialdeekin


Libre dira atzerriko herrialdeekin ordainketak edo dirua jasotzea eragiten duten ekintzak, negozioak, transakzioak eta eragiketak, egoiliarren eta ez-egoiliarren artekoak, eta baita atzerritik edo atzerrira egindako transferentziak eta kontuetan izan diren aldaketak edo kontuetako atzerriarekin izan ditzaketen zorren finantza posizio edo hartzekodunenak ere, lege honetan bildutako mugekin eta sektoreko legeria espezifikoak bildutakoekin (19/2003 Legearen 1.2 artikulua, uztailaren 4koa).
Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan askatasun hori aldarrikatu zen eta, ondorioz, erkidegoaren gainerako askatasunen parera jarri zen hau ere. Are gehiago, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuaren 56. Artikuluan Estatu kideen arteko kapitalen mugimenduen murrizketak eta ordainketak debekatzeaz gain, horiek eta atzerriko herrialdeen artekoak ere debekatzen ditu.
Eratzeko Tratatuak biltzen duenaren ildo berean, kapitalen mugimenduentzako askatasun printzipioak, ikuspegi objektibo batetik, batzen du atzerriko herrialdeekin transakzio ekonomikoak izango direnak.
Ikuspegi subjektibo batekin, kapitalen mugimenduen arloan oinarrizko irizpidea egoitza da, eta haren inguruko kontzeptuak (Espainian egoiliar eta ez-egoiliar izatearenak)  19/2003 Legearen 2. artikulua, uztailaren 4koa artikuluan definitzen dira.
Era berean, Tratatu berak (58.1.b artikuluan), Estatu kideek kapitalen mugimenduak aitortzeko prozedurak ezartzeko eskubidea onartzen du, informazio administratibo edo estatistiko gisa, edo ordena publikoko edo segurtasun publikoko arrazoiengatik neurriak hartzekoa ere.
Ekintzak, negozioak, transakzioa eta eragiketak, kanpora edo kanpotik egindako transferentziak aitortu beharko dira.