Skip to main content

Letren eta Estatuaren Bonuen eta Obligazioen ezaugarriak

Respuesta


LETRAK: Errenta finkoko eta epe laburreko (3, 6, 12 eta 18 hilabeterako) baloreak dira. Enkanteen bidez jaulkitzen dira. Hiru eta sei hilabeterako letrak, oro har, hil bakoitzeko laugarren asteartean jartzen dira enkantean; eta 12 eta 18 hilabeterakoak hil bakoitzeko hirugarren asteartean.

Se emiten al descuento por lo que el precio de compra será inferior al valor nominal, salvo en el caso de rentabilidades negativas.

BALIO NOMINALA: 1.000 € tituluko.

Gehiago inbertitu nahi izanez gero, zenbatekoak 1.000 euroko zenbatekoaren multiploa izan behar du

Letren bitartez lorturiko errentagarritasuna hauxe da: letrak erosteko ordaindutako zenbatekoaren eta letren mugaegunean itzulitako zenbatekoaren (balio nominala, kasu honetan, 1.000 eurokoa) arteko aldea.

BONUAK ETA OBLIGAZIOAK: Errenta finkoko eta epe ertain eta luzeko baloreak dira. Enkanteen bidez jaulkitzen dira. Bonuek eta obligazioek ezaugarri eta funtzionamendu berak dituzte, epeak izan ezik.

BALIO NOMINALA: 1.000 € tituluko.

Gehiago inbertitu nahi izanez gero, zenbatekoak 1.000 euroko zenbatekoaren multiploa izan behar du.

BONUAK: Hiru eta bost urterako jaulkitzen dira, oro har, hil bakoitzeko lehenengo ostegunean.

OBLIGAZIOAK: 10, 15 eta 30 urterako jaulkitzen dira, orokorrean, hil bakoitzeko hirugarren ostegunean

Bonuen edo obligazioen jaulkipen bakoitza hainbat tartetan bana daiteke, eta tarte guztietan honako baldintza hauek beteko dira:

  • Kupoia ordaintzeko data bera .
  • Kupoi bera (urteko interesa, balio nominalaren gainean ezarrita) .
  • Mugaegun bera.


Datu horiek enkantea egin aurreko ostiralean jakinarazten dira, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta www.tesoro.es, webguneko Zor Publikoa ataleko berrietan argitaratuta .

Bonuen eta obligazioen benetako prezioa balio nominalarena izan daiteke (1.000 € tituluko), edo hura baino handiagoa edo txikiagoa. Honako hauek alda dezakete:

  • Kupoia (balio nominalaren gaineko interesa) ordaintzeko eguna hurbilago edo urrunago egoteak.
  • Erosketa egiterakoan, negoziazio-merkatuko interesa zein den .
Sección
Deuda Pública