Skip to main content

CNMV

Kontzeptua
Norbere izenean duten Kontuaren Jabeak (hemendik aurrera Kontuaren Jabeak) Idazpenen Bulego Nagusian norbere izenean zabaldutako kontuetan idatzitako Zor publikoa lortu eta horri eusteko baimendutako finantza-erakundeak dira.


 Betekizunak
Idazpenen Bulego Nagusian norbere izenean Kontuaren Jabe izateko, erakundeak baliabide batzuk izan behar ditu; hau da, gutxienez 1,2 milioi € (200 milioi pezeta) izango ditu, eta ondorengo entitate-kategoriaren bateko kide izan behar du:

  • 1. Bankuak
  • 2. Aurrezki kutxak
  • 3. Kreditu-kooperatibak
  • 4. Balore-sozietateak
  • 5. Kredituen finantza-establezimenduak
  • 6. Hipoteka-merkatua arautzeko funtsak
  • 7. Elkarrekiko bermea duten sozietateak
  • 8. Berfinkatze-sozietateak
  • 9. Higigarrien Inbertsioaren Funtsak eta Sozietateak, eta Diru Merkatuko Aktiboen Inbertsio Funtsak
  • 10. Aseguru-erakundeak
  • 11. Kreditu-erakundeetako Gordailuen berme-funtsak
  • 12. Espainia kide den nazioarteko finantza-erakundeak
  • 13. Nazioarteko Moneta Funtsaren kide diren herrialdeetako Banku Zentralak

1999. urteko otsailaz geroztik onartua dago kreditu-erakundeek eta inbertsio-zerbitzuen enpresa ez-egoiliarrek balore-kontuen titulartasuna izatea.

Gainera, “Banco de España” Espainiako Bankua, Kreditu Ofizialaren Institutua eta Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioa Kontuaren Jabeak dira.


 Eskaera
Idazpenen Bulego Nagusian norbere izeneko kontuaren jabe izateko, dagokion idatzia aurkeztu behar da “Banco de España” Espainiako Bankuan. Idatzi hori botere nahikoa duen pertsona batek izenpetu behar du, eta hori behar bezala egiaztatuko da.

“Banco de España” Espainiako Bankuak aurkeztutako eskaerak eta dagokion txostenaAltxorraren eta Finantza PolitikarenZuzendaritza Nagusira igorriko ditu, eta horrek, hala behar izanez gero, Idazpenen Bulego Nagusian Kontuaren Jabe izateko eskubideak emango ditu.

“Banco de España” Espainiako Bankuak Kontuen Jabeak diren erakundeen erregistro publikoa du.


 Baliogabetzea
“Banco de España” Espainiako Bankuak proposatuta, Ogasun eta Ekonomia ministroak Kontuaren Jabe egoera baliogabetu dezake, Baloreen Merkatuaren Batzorde Nazionalak aurretiazko txostena egin eta interesdunari jakinarazi ondoren, honako kasu hauetan:

  • 1. Urtebetean, finkatutakoa baino jarduera kopuru gutxiago egiteagatik edo jarduerarik ez egiteagatik.
  • 2. Eskumen horiek emateko eskatutako betebeharrak berehala betetzen ez direnean.
  • 3. Ordainketa-etendura edo porrota gertatzen denean.



Idazpenen Bulego Nagusian Kontuaren Jabe egoera baliogabetzearen ondorioz, eragindako finantza-bitartekariak edo -erakundeak, neurri hori hartzen den unetik, aipatutako Bulegoan bere saldoen behin betiko murrizketatik eratorritako eragiketak baino ezingo ditu egin.


 Etendura
Era berean, egoera bakan batzuetan, Kontuen Jabeek egin ditzaketen eragiketa-motak edo –bolumena etetea edo mugatzea adostu daiteke, behar den denboran normaltasunera itzuli arte. Neurri horien berri eman behar dio “Banco de España” Espainiako Bankuak Ekonomia eta Ogasun Ministerioari, gero, ministroak, bi eguneko epean, berretsiedo hala behar izanez gero, neurria alde batera uzteko.

Idazpenen Bulego Nagusian Kontuaren Jabe egoera eteteak baliogabetzearen eragin berbera du, baina dagokion ebazpenean zehazten den epean soilik.



 Operatiboak
Idazpenen Bulegoan kontuaren titulartasuna duten erakundeek norbere konturako idazpenetan bakarrik adierazita dauden Estatuaren Zorraren eragiketak egin ditzakete.

Estatuaren Zorrarekin lotura duten eragiketak “Banco de España” Espainiako Bankuaren Kitapen Zerbitzuaren (EBKZ) bidez bakarrik ordenatu, egin eta ordaindu ahalko dira.

Idazpenen Bulegoan irekitako balore-kontuetan agertzen dira idatzitako Estatuaren Zorraren harpidetza-, amortizazio-, transformazio- eta negoziazio-eragiketen bidez sortutako mugimenduak. Gainera, eragiketa horietan agertu behar dira eskubide-bermeak edo dagozkien saldoak ibilgetzea zehazten duten beste batzuk.

Aurreko mugimenduen eskudiruen kontrakontuak, zein interesen kitapenak edo balore-saldoen titulartasunetik eratorritako beste edozein eskubide ekonomiko ordaindu edo zordunduko dira horretarako balore-kontuen titularrak Idazpenen Bulegoan izendatutako “Banco de España” Espainiako Bankuko eskudiruen kontu korronteetan.