Logotipo del MEH

Contenido

Ordainketa Zerbitzuen Zuzentaraua

 

Zuzentarauaren helburua hauxe da, EBko ordainketak –batez ere transferentziak, zordunketa zuzenak eta txartel bidezkoordainketak- Estatu kideen barruan egiten diren bezain erraz, eraginkor eta seguru egitea; horretarako behar den legeria Eurozko Ordainketa Eremu Bakarraren bidez (SEPA) ezarri da. Zuzentarauak ordainketa-zerbitzuen erabiltzaile guztien eskubideak bermatuko ditu: kontsumitzaileak, xehekariak, enpresa ertain eta handiak eta herri-agintariak. EBZ eta Europako Batzordearen aburuz, Europako Legebiltzarra zuzentaraua onartu izana neurri handi batean oso aurrerapauso handia da SEPA sortze aldera. Aplika daitekeen legeria harmonizatzen duenez gero, Zuzentarauak SEPAren lanabesen aplikazio eraginkorra erraztuko du banketxeen arloan, baita azkeneko erabiltzaileek ere onar dezaten; horrek eurozko ordainketen “barneko” merkatu baten oinarriak jarriko ditu. Horrez gain, Zuzentarauan ordainketa txikien merkatu berriaren partehartzaile berrientzat zuhurtziazko esparru bat ezarri da; halatan, kontsumitzaileen babesa handiagoa izango da, lehia eta berrikuntza sustatuko dira eta teknologiaren aurrerakuntza zein produktu berrien garapena sendotuko dira, fakturazio elektronikoa, adibidez; produktuok ekonomia osoarentzat onura ederrak ekar ditzakete. Orain artekoan Ordainketa Europako Kontseiluak eta banketxeek aurrerapen nabarmenak lortu dituzte SEPA sortze aldera. Europako Legebiltzarrak onartutako Zuzentarau proposamenaren bitartez, aldiz, EBZ eta Europako Batzordeak parte interesdun guztiei eskatzen diete euren ardurari euts diezaiotela, eta prestakuntza-lanak azkartu ditzatela SEPA 2008ko urtarrilaren 1a baino lehen ezarri ahal izateko, eta geroago egoki eta eraginkortasunez betetzeko. EBZ eta Europako batzordeak ahalko ahaleginak sustatzen jarraitu egingo dute. Joan den apirilaren 24an, berriz, Europako Legebiltzarrak ordainketa-zerbitzuen gaineko Zuzentarau proposamena onartu zuen, zeinaren gainean ECOFIN erakundeak orientabide nagusi bat onartu zuen 2007ko martxoaren 27an. Zuzentarauaren testua EBko Kontseiluari bidaliko zaio definitiboki onartua izan dadin. Estatu kideek Zuzentaraua euren legeria nazionalei egokitu behar diete ahalik eta lasterren, eta beranduenez 2009ko azaroaren 1a baino lehenago.

LexUriServ.pdf