Pribatutasun-gidalerroak


1.1. 15/1999 Lege organikoan, Datu Pertsonalen Babesekoa, eta 1720/2007 Errege Dekretuan, abenduaren 21ekoa eta zeinaren bitartez datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren Garapenaren Araudia Onartzen den, Webgunean datozen inprimakiak betetzeak edo gure helbide elektronikoetara postak bidaltzeak pribatutasun-gidalerro hauek onestea eta eman dituzun datuak Tesorok erabiltzeko baimena ematea dakarrela jakinarazi nahi dizugu, hemen adierazten diren termino eta baldintzekin.

1.2. Erabiltzailearen datuak Tesororen fitxategi batean sartuko dira, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian aitortuko dira 2070810525 inskripzio kodearekin.

1.3. Erabiltzaileak Tesorori baimena ematen dio datuak fitxategi horretan sartzeko Webgunearen bitartez eskainitako finantza eragiketak burutzeko eta, are zehatzago, baloreak erosteko, traspasatzeko eta saltzeko, eta Tesorok eskainitako produktu eta zerbitzuekin lotutako eragiketak burutzeko, Erabiltzaileak burututako eragiketak ikusteko, adibidez..

1.4. Erabiltzaileak nahi duenean erabili ahalko ditu datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko, uzteko eta erabileraren aurka azaltzeko eskubideak. Horretarako, idatziz adierazi beharko du bere nahia honako helbidera: Dirección General del Tesoro y Política Financiera (Publizitate saila), Paseo del Prado, 6, 28014, Madril, eta bere NAN-ren fotokopia –edo identifikatuko duen dokumentu identifikatzailea- ere erantsiko dio. Bertan adieraziko du eskaera zein den, erantzuteko helbidea zein den, data eta sinadura eta, dagokionean, egiten duen eskaera egiaztatzen duten dokumentuak erantsiko dizkio eskakizunari.

1.5. Datuen babesaren inguruan indarrean dagoen legedia beteaz, Tesoro-k Erabiltzaileak emandako datuentzat egokiak diren segurtasun mailak barneratu ditu eta, gainera, bere eskura dauden baliabide eta neurri guztiak instalatu ditu datuen galera, erabilera okerra, aldaketa eta baimenik gabe sartu eta datuak hartzea eragozteko.

1.6. Tesoro-k datuak titularrak edo haren baimena duen beste norbaitek sartu dituela pentsatzen du, eta zuzen eta zehatzak direla.

1.7. Erabiltzaileari dagokio bere datuak eguneratzea. Tesoro ez da erantzule izango datuak zehatzak ez badira Erabiltzaileak aldaketen berri eman ez duelako (helbide elektronikoaren aldaketa, esaterako).

1.8. Webgunean sartzeko bakarrik, erabiltzaileak ez du informazio pertsonalik emango eta ez da ematera behartuta egongo.

1.9.Tesoro-ren konpromisoa emandako informazioa isilean gordetzea eta adierazitako xedeekin bakarrik erabiltzea da.