Menu Secundario
Contenido
Kreditu erakundeak. Prozedurak
Kreditu erakundeak. Prozedurak (¡)
Kreditu kooperatibak / Baserritarren kutxak sortzeko eskabideari hirukoiztuta erantsi behar zaizkion agirien zerrenda, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusian hirukoiztuta aurkezte aldera:
- 1. Eskabidea
- 2. Baltzuaren erabakiak (Administrazio Kontseiluaren edo Kontseilu Errektorearen edo Batzar edo Biltzar Nagusiaren ziurtagiria), kreditu kooperatiba / baserritarren kutxa eratzeko egitasmoa gauzatzeko erabakia edo akordioa jasotzen dutenak, pertsona juridikoak badira, eta/edo eratze egitasmoari atxikitzeko idazkia, pertsona fisikoak badira (¡¡).
- 3.
Baltzu estatutuen egitasmoa, besteak beste, ondorengoak berariaz jasota:
- Baltzu izena.
- Baltzuaren xedea, honelako kreditu erakundeei dagozkien jardueretara mugatuta.
- Baltzuaren iraupena.
- Eragiketen hasiera.
- Baltzu egoitza, Espainiako lurraldean.
- Baltzu-kapitala, guztiz harpidetuta eta ordainduta, urtarrilaren 22ko 84/1993 Errege Dekretuaren 3. artikuluak eskatzen duena (BOE otsailaren 19koa), estatutuetan mugatutako jarduera eremuaren arabera.
- Eskatzen den gutxieneko ekarpen kopurua, bazkideen izaera juridikoa bereizita (pertsona fisikoa edo juridikoa).
- Erakundearen baltzu organoak eta estatutuen araberakoak (edo aukerakoak).
- Batzar Nagusiaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren funtzionamendua, organo bakoitzaren ahalmenak azalduta, eta, kasua bada, estatutuetan ezartzen diren gainerako organoena.
- Baltzu ekitaldiaren amaiera eguna, urte naturalarekin bat etorri beharko duena.
- Jardueraren aldi baterako mugak, 84/1993 Errege Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoak.
- 4. Proposatutako baltzu izenaren ezezko erregistro ziurtagiria, eskumena duten erregistroena.
- 5. Jarduera egitaraua, berariaz hauek jasoko dituena:
- Egin gura diren eragiketa motak.
- Administrazio eta kontabilitate antolakuntza.
- Barne kontroleko prozedurak.
- Kapitalak zuritzearekin zerikusia duten eragiketak galarazteko eta aurrea hartzeko ezartzen diren barne kontroleko eta komunikazioko prozedurak eta organoak.
- Negozio plana (bideragarritasun ekonomikoaren begietsitako datu zenbatetsiak, 5 urtera).
- 6. Zuzendaritza Kontseiluaren funtzionamenduko barne arautegia.
- 7. Bezeroa aldezteko araudia (ECO/734/2004 Agindua, martxoaren 11koa, BOE 24koa).
- 8. Kapitalak zuritzeari eta terrorismoa finantzatzeari aurrea hartzeko prozeduren eskuliburua (19/1993 Legea, abenduaren 28koa, BOE 29koa, eta bere Araudia, 925/1995 Legeak, ekainaren 9koak, onartua, BOE 1995-07-06; 12/2003 Legea, maiatzaren 21ekoa, BOE 22koa; 19/2003 Legea, uztailaren 4koa, BOE 5ekoa).
- 9.
Baltzua osatuko duten bazkideen zerrenda, baltzu-kapitalean bakoitzak duen partaidetza esanda:
- Bazkideak pertsona juridikoak badira, % 5 baino kapital partaidetza handiagoak adieraziko dira.
- Bazkideek partaidetza esanguratsua edukiko badute, hau ekarriko da:
- Ekonomia eta finantza daturik garrantzitsuenak, urteko kontuak eta kudeaketa txostena, azken bi ekitaldietako auditoretza txostenekin, halakorik badago, eta eskatzen diren gainerako egoerak.
- Administrazio organoen osaera eta kide den taldearen egitura zehatza.
- Bazkideak pertsona juridikoak badira, % 5 baino kapital partaidetza handiagoak adieraziko dira.
- 10. Lehen zuzendaritza kontseilua osatuko duten pertsonen zerrenda eta zuzendari nagusi kargua edo kidekoak hartuko dituztenena, euren ibilbidearen eta lanbide jardueraren curriculum vitaea erantsita eta ohoragarritasun galdetegiak behar bezala beteta.
- 11. Gordailu Kutxa Nagusian edo Ekonomia eta Ogasun Ministerioari atxikitako haren sukurtsaletako batean, erakundea sortzeko eskatzen den gutxieneko baltzu-kapitalaren % 20aren baliokidea eskudiruko edo herri zorreko gordailuan Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren eskura gauzatu izanaren justifikagiria.
Gordailua eskudirutan eratzen bada, Gordailu Kutxa Nagusian edo gordailua eratzen duten sukurtsalean eraketa agiria (060 eredua) eskatu beharko dute. Agiri hori eskuratutakoan, kopurua banketxe, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibetan sartuko dute, nahiz eta konturik irekita ez izanhttp://www.meh.es/es-ES/Paginas/Home.aspx> GORDAILU KUTXA NAGUSIA / INPRIMAKIAK estekan eredu horren zirriborroa dago.
Gordailua herri zorrean eratzen bada, Gordailu Kutxa Nagusian edo gordailua eratzen duten sukurtsalean IBERCLEARrek jaulkitako haren ibilgetze ziurtagiria aurkeztu behar dute, Gordailu Kutxa Nagusiaren alde. Ibilgetutako zorraren kopuru nominalak, eskatzen den gordailuaren kopuruaren % 100ekoa edo handiagoa izan behar du, eta eskatzen den gordailuaren kopuruaren % 105eko dirutze balioa edo handiagoa izan behar du ibilgetze egunean. Kutxak ibilgetze ziurtagiria gorde eta eraketa frogagiria emango du.
Ibilgetutako zorrak ibilgetze egunetik 6 hilabete baino gehiagoko amortizazio epea izatea gomendatzen da, izan ere, amortizazio eguna heldutakoan, bermea indarrean badago, IBERCLEARrek Kutxari kopuru hori ordainduko baitio, eta Kutxak eskudiruzko gordailua eratuko du, ibilgetutako zorraren kopurukoa, balio gordailuaren ordez.
Gordailu Kutxa Nagusiak Madrilen Paseo del Prado pasealekua 4 du helbidea, eta gainerako probintzietako sukurtsalak Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzetan daude; helbideak esteka honetan aurkituko dituzu: http://www.meh.es/es-ES/Paginas/Home.aspx> MINISTERIOA – DIREKTORIOA – ZERBITZU PERIFERIKOEN DIREKTORIOA. - 12. Nolanahi ere, prozedura bideratzen den bitartean, egoki irizten zaien datu, txosten edo aurrekari guztiak eskatu ahalko zaizkie sustatzaileei, aplikatu beharreko araudian ezartzen diren baldintzak eta beharkizunak betetzen diren egiaztatzeko.
(¡)
Kreditu kooperatiba / baserritarren kutxa arautzen duen araudia batez ere maiatzaren 26ko 13/1989 Errege Dekretuan (BOE 31koa), urtarrilaren 22ko 84/1993 Errege Dekretuan (BOE otsailaren 19koa) eta uztailaren 16ko 27/1999 Legean (BOE 17koa) daude. Kreditu kooperatiba / baserritarren kutxak baltzu egoitza jarriko duen autonomia erkidegoko araudia ere kontuan hatu.
(¡¡) Akziodun sustatzaileetariko bat atzerritarrak bada, kontsul oharra egiteko, erabakiak itzulpenarekin aurkeztu beharko dira, eta izenpea eta ahalak ezagutzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko da 1961eko urriaren 5eko Hagako Hitzarmenean ezarritakoaren arabera.