Logotipo del MEH

Contenido

Europar Erkidegoko izapide arauak


Europar Erkidegoko izapide arauak, Legegintza eta Finantza Politikako Zuzendariordetza Nagusiarekin zerikusia duten gaietan.

 

I. MAILAKO arauak.

1. 2008/48/CE zuzentaraua, Europar Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2008ko apirilaren 23koa, kontsumorako kreditu kontratuei buruzkoa eta Kontseiluaren 87/102/CEE zuzentaraua indargabetzen duena.
 

Helburu nagusia  

Hiru helburu nagusi bilatzen dira kontsumorako kredituen esparruan:

- Benetako barne merkatu baterako behar diren baldintzak ezartzea.

- Kontsumitzaileen babes maila handia bermatzea, eta

- Europar Erkidegoaren araudia argiagotzea,kontsumorako kredituari buruz indarrean dauden hiru zuzentarauak (87/102/CE, 90/88/CE y 98/7/CE) batera bilduta.


  • Oraingo egoera

Elkarrekin erabakitzeko prozedura (251TCE artikulua).

  • Batzordeak erabaki (2002-09-11).
  • Kontseiluari bidali (2002-09-12).
  • Europar Parlamentuari bidali (2002-09-12).
  • Lehiakortasun Kontseiluan eztabaidak (2002-11-14) (2002-05-19).
  • Parlamentuak zuzenketa eskeak bozkatu zituen osoko bilkuran 2004-04-20an.
  • Aldatutako proposamena, Batzordeak aurkeztua. 2004-10-28.
  • Aldatutako proposamena Kontseiluari bidali (2004-10-29)
  • Aldatutako proposamena EPri bidali (2004-10-29).
  • Aldatutako proposamena erabaki (2005-10-07).
  • Eztabaidak Kontseiluan (2005-11-23tik 2006-11-17ra)
  • COREPER (2006-11-24 eta 29)
  • Lehiakortasun Kontseiluaa. Aurrerakuntza txostena (2006-12-04)
  • Kontseiluko eztabaidak, kontseiluburua alemana dela, 2007ko maiatzaren 10 arte.
  • COREPER (2007-05-17).
  • Lehiakortasun Kontseilua. Proposamena onartu (aurkako botuak: HER., GRE. Abstentzioak: LUX. eta BEL.) (2007-05-21).
  • Kontseiluaren jarrera erkidea (2007-09-20)
  • Proposamena Europar Parlamentura igorri (2007-09-21)
  • Europar Parlamentuaren zuzenketak.
  • Kontseiluaren proposamen negoziatua (2008-01-10)
  • Parlamentuak onartua (2008ko urtarrila)

Onartua eta Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratua 2008ko maiatzaren 22an.

Espainiako zuzenbidean sartzeko azken eguna: 2010eko maiatzaren 12a.

2. 2007/64/CE zuzentaraua, Europar Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2007ko azaroaren 13koa, Barne Merkatuko ordainpeko zerbitzuei buruzkoa, 97/7/CE, 2002/65/CE, 2005/60/CE eta 2006/48/CE zuzentarauak aldatzen eta 97/5/CE zuzentaraua indargabetzen duena.

  • Helburu nagusia

Europar Erkidegoko ordainketa merkaturako esparru erkidea ezartzea: estatuetako ordainketa sistemak integratu eta arrazionalizatzeko baldintza egokiak sortuko dira. Eraginpean dagoen enpresa sektoreak aurkeztutako eurotan ordaintzeko gune bakarraren (“Single Euro Payment Area”, SEPA) ekinbidearekin osatzen da proposamena.

Finantza sektorearen eta oro har ekonomiaren lehiakortasuna hobetuko da.


  • Oraingo egoera

Kontseiluko lan taldearen lehen bilera 2006-01-16an egin zen. Zuzentarau proposamenaren gai nagusietara lehen hurbilketa egin zen. Lehendakaritzak ohar idatziak 2006-02-13 baino lehenagorako eskatu zituen, eta Espainiak bidali.

Austriar lehendakaritzak testu partzial berriak landu zituen 2006ko apirilaren 3 eta 26ko bileretako oharren ondorioz. Finlandiar lehendakaritzapean, 2006ko uztailaren 13an eta 2006ko irailaren 7 eta 8an bilerak egin ziren, lan talde osoaren azkena izan ere. Harrezkero “attachés” finantzarioen bilerak baino ez ziren egin.

2006ko abenduko azken bileren ondoren urtea amaitu aurretik adostasun politikoa lortzerik ez zegoela ikusi zen. Lehendakaritza alemanak bilera gehiago programatu zituen azken akordioa lehenbailehen lortze aldera.

Azken bileretan (2008ko otsailaren 5-9 astean) finantza adituak baino ez ziren bildu. 2007-02-14ko COREPERren orokorrean onartu zen. Parlamentuak 2007-04-24an onartu zuen lehen irakurraldian.

- Kontseiluak onartu.
- Legelari-hizkuntzalariak.

Onartua eta Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean 2007ko abenduaren 5ean argitaratua.

Espainiako zuzenbidean sartzeko azken eguna: 2009-11-01.

 

3. 2007/36/CE ZUZENTARAUA, EUROPAR PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, 2007ko uztailaren 11koa, sozietate kotizatuetako akziodunen eskubide batzuk egikaritzeari buruzkoa.   

 

 Helburu nagusia

Akziodunen eskubideak mugaz gaindi egikaritzeko erraztasunak ematea:

  • Biltzar orokorren deialdiak behar bezain aurretiaz eta dokumentazioa eskura dagoela egin daitezen bermatzea.
  • Akzioak blokeatzeko era guztiak ezabatzea: horren ordez, biltzarrean parte hartu eta bozkatu ahal izateko erregistro sistema bat ezartzea.
  • Biltzarrean baliabide elektronikoen bidez parte hartzeko legezko oztopoak ezabatzea.
Bertan egon gabe bozkatzeko erraztasunak ematea (ordezkaritza, posta bidezko botoa, bozkatzeko aginduak).

  •  
  • Oraingo egoera 

2006ko otsailaren 13an Kontseiluko lan taldearen lehen bilera izan zen. Proposamena onartzekoa zela esan zuten gehienek, eta ezadostasun batzuk identifikatu ziren (adibidez, akziodunaren definizioa; kontu orokorrena –omnibus–, edo finantza bitartekarien jardueraren zertzelada batzuk).

Bigarren bilera 2006ko martxoaren 10ean izan zen. Testuaren lehen irakurraldiarekin jarraitu zuen eztabaidak. Lehen bileran agertu ziren zertzelada eztabaidatuenak berriro agertu ziren.

Hurrengo bileretan, 2006ko apirilaren 7an, 2006ko maiatzaren 16an eta 2006ko ekainaren 10ean egindakoetan, aurreratzen jarraitu zen. Baina testua osotasunean eztabaidatzen jarraitzen zen. Austriar lehendakaritzapeko azken bilera 2006ko ekainaren 28an izan zen.

Finlandiar lehendakaritzapeko lehen bilera 2006ko uztailaren 18an egin zen. Nahikoa erreserba zeuden artean. Irailetik aurrera bilerak “attaché” iraunkorrekin bakarrik egin ziren.

2007ko urtarriletik aurrera, bilerek aditu atxikien mailan jarraitu zuten. 2007ko urtarrilaren 19an adostasuna eta onarpena lortu zen COREPERren. Parlamentuak 2007-02-20an onartu zuen lehen irakurraldian.

Onartu egin zen eta Egunkari Ofizialean (DOUE) argitaratu zen
2007-07-14an.

Espainiako zuzenbidean sartzeko azken eguna: 2009-08-03.



4.2009/44/ce ZUZENTARAUA, EUROPAR PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, 2009ko maiatzaren 6koa, ordainketa sistemetan eta baloreak likidatzekoetan likidazioak duen irmotasunari buruzko 98/26/CE zuzentaraua eta sistema konektatuen eta kreditu eskubideen gaineko finantza bermearen inguruko akordioei buruzko 2002/47/CE zuzentaraua aldatzen dituena.


  • Helburu nagusia

Zuzentarau biak merkatuen bilakaerara eta beharretara egokitzea, bereziki: gaualdiko likidazioa ezartzea, eta sistema konektatuen (interoperagarrien) artean ere bai; kreditu eskubideak finantza eragiketetan berme izateko gai direnen artean sartzea, horien edukia eta erabilera harmonizatuta; sistemetako parte-hartzaileen babesa diru elektronikoko banketxeetara zabaltzen da.

  • Oraingo egoera

Batzordeak 2008ko apirilaren 24an proposamen formala erabaki zuen.

Onartu egin da eta 2009-06-10ean argitaratu da DOUEn.

Espainiako zuzenbidean sartzeko azken eguna: 2010-12-30

 

5.ZUZENTARAU 2009/65/CE, PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, lege, araudi eta administrazio xedapenak koordinatzen dituena Balore Higigarrietako Inbertsio Kolektiboetarako Erakunde (OICVM) batzuei buruzkoa.

  • Helburu nagusia

Inbertsio Kolektiboko Instituzioei (IKI) aplikatu beharreko erregimena eguneratzea, funts nagusi–menderatuei eta IKI bateratzeei buruzko araubide harmonizatua erantsita. Gainera IKIetarako pasaportearen funtzionamendua hobetzen da, inbertsiogilea informatzeko agiri hobetu bat eransten da. Proposamenak, gainera, ikuskatzailearen eskumenak zabaltzen ditu, eta estatu kide ezberdinetako ikuskatzaileen arteko elkarlan prozedura ere bai.

  • Oraingo egoera

Batzordeak 2008ko uztailaren 16an proposamen formala erabaki zuen.

Onartu egin da eta 2009-11-17ean argitaratu da DOUEn.

Espainiako zuzenbidean sartzeko azken eguna: 2011-06-30

6. ARAUTEGI PROPOSAMENA, PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, Kreditu Kalifikazioko Agentziei buruzkoa.

  • Helburu nagusia

Herri agintaritzak kalifikazio agentziak ezagutu, erregistratu eta ikuskatzeko sistema bat ezartzea.

  • Oraingo egoera 

Batzordeak 2008ko azaroaren 12an proposamen formala erabaki zuen. 

Oraindik ez da DOUEn argitaratu.

Amaitu zen apiril bukaeran eztabaida Kontseiluko taldean, eta Europar Parlamentuak ere jaulki du bere txostena, organo bien adostasunarekin.

Orain onarpen formalaren zain eta DOUEn argitaratzekotan dago.

 

7. ZUZENTARAU PROPOSAMENA, EUROPAR PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, inbertsio funts alternatiboen kudeatzaileei buruzkoa eta 2004/39/CE eta 2009/..../CE.ore zuzentarauak aldatzen dituena.   

  • Helburu nagusia

Arautu gabeko Inbertsio Kolektiboko Instituzioen araubidea ezartzea, arrisku sistemikoa baitute.

  • Estado actual  

Batzordearen proposamena, 2009ko maiatzaren 4an aurkeztua.

Maiatz azkenetik egun arte, bilerak egiten izan dira, eta argi geratu dira kide diren estatuen arteko ezadostasunak.

LLa Presidencia Sueca no consiguió un acuerdo en el Consejo. La Presidencia Española llevó el texto al COREPER del 4 de Marzo y lo llevará al del 10 de marzo.Podría llevarse al ECOFIN del 16 de marzo.

 

 

Menu Servicios

  • Kontaktatu