Menú Izquierda
Contenido
Hipoteka doan luzatzea
Joan den 2008ko apirilaren 18an, hipoteka maileguen epea doan luzatu ahal izatea erabaki zuen Ministro Kontseiluak. Gobernuak (Ekonomia eta Ogasun ministroa eta Justizia ministroa), kreditu erakundeen elkarte nagusiek eta erregistratzaile eta notarioek erdietsi zuten adostasunari esker, pertsona fisikoek inolako kosturik gabe luzatu ahal izango dituzte euren hipotekak. Horretarako, lehendabizi, eta funtsezkoa denez, kreditu erakunde bakoitzarekin aurretiaz adostu behar da, eta, gainera, bezeroak ohiko etxebizitza finantzatu, eraiki, zaharberritu edo erosteko duen maileguak hipoteka bermetzat higiezina izan behar du.
Erabaki honen indarraldia 2010eko apirilaren 22an amaituko da.
Halaber, Ministro Kontseiluaren erabakiak informazio gida bat prestatu eta jendearen esku jartzea aurreikusten zuen. Gida horrek modu erraz eta argian jasotzen ditu edozein pertsonak, bere banketxearekin ados jarri ondoren, bere hipotekaren epea luzatzeko jarraitu behar dituen urratsak.
Zure hipoteka maileguaren epea doan luzatzeko argibide sorta.