Menu Secundario
Contenido
Zor Publikoaren baloreak
- Letras del Tesoro
- Bonos y Obligaciones del Estado
- Zorra dibisetan
Epe laburrerako errenta finkoko baloreak dira, eta kontuko idazpenen bidez bakarrik adierazten dira. 1987ko ekainean sortu ziren, orduan Idazpenen Zor Publikoaren Merkatua abian jarri zenean.
Letrak enkante bidez jaulkitzen dira. Eskaera bakoitzean gutxienez 1.000 euro eskatu behar dira, eta eskaera handiagoak 1.000 euroren multiploak izan behar dira.
Deskontura jaulkitako baloreak dira; hortaz, eskurapen-prezioa dirua itzultzerakoan inbertitzaileak jasoko duenaren zenbatekoa baino txikiagoa da. Letraren diru-itzultzearen balioa (1.000 euro), eta bere eskurapen-prezioa izango da Letras del Tesoro sortutako interesa edo etekina.
Gaur egun Altxorrak Letras del Tesoro jaulkitzen ditu epe hauekin:
3 hilabeterako Letras del Tesoro
6 hilabeterako Letras del Tesoro
9 hilabeterako Letras del Tesoro
12 hilabeterako Letras del Tesoro
Epe laburrerako baloreak direnez, prezio aldaketak bigarren mailako merkatuan oso txikiak izan ohi dira; hortaz, balore hauek epemuga baino lehen saltzea aurreikusten duen, edo saldu behar dituen inbertitzaileak arrisku txikiagoa du.




