Logotipo del MEH

Contenido

Zor Publikoaren baloreak

 


  • 80ko hamarkadaren hasieratik, Espainiako Erresuma parte-hartzaile aktiboa izan da nazioarteko kapital-merkatuetan. Horri esker, finantzaketa-iturriak dibertsifikatu ahal izan dira, eta arriskua banatu.Ondorioz, gaur egun, prestigio eta kaudimena dituen jaulkitzaile subiranotzat hartzen da Altxorra; izan ere, kredituak kalifikatzeko nazioarteko agentzia nagusiek horrela aintzatesten dute.
  • Gaur egun, dibisetan egindako finantzaketa eta eurotan egindakoa elkarren osagai dira.Arbitraje-eragiketen bidez kostuak aurrezteko aukera emateaz gain, hauxe da lehentasunezko xedeetako bat: nazioarteko inbertsio-oinarria Espainiako Erresumaren bonuetan dibertsifikatzea.Dibisetan izendatutako Altxorraren zorra zirkulazioan dagoen zor osoaren % 1,5 ingurukoa da.
  • Horrez gain, zorraren stock bat dago, eurotan eta euro txanponetan izendatuta. Hasieran, zor hori atzerriko txanponetan jaulki zen, baina Ekonomia eta Diru Batasunaren hirugarren fasea indarrean sartu ondoren, txanpon nazionaletan izendatu zuten.Jatorriz, eurobonuak marko alemaniarretan eta franko frantsesetan jaulkitzen zituzten euromerkatuko ohiko prozeduraren bitartez. Haien zenbatekoa murriztuz joan da, eragiketa biziak amortizatu ahala. Hori dela eta, gaur egun, jatorrian franko frantsesetan egindako jaulkipen bat besterik ez dabil zirkulazioan, eta 2012ko apirilean amortizatuko da.
  • Altxorraren dibisetako zorraren txanponen artean (swap-ak baino lehen) dolarretan izendatutako bonuak dira nagusi, eta gero, tarte baten ondoren, yenak eta libera esterlinak.Baliabideetan nabarmen da eurobonuek eta Epe Ertainerako Oharrek –baliabide negoziagarriek– osatzen duten segmentua, eta maileguen parte-hartzea baliogabea da gaur egun.Zorraren zorroa ez dago dibisen eraginpean: jaulkipen guztiak swapen bitartez egiten dira, hortaz, ez dago truke-tasaren arriskurik.

Menu Servicios

  • (leiho berria irekitzen da) Telefono bidezko<br>informazio-zerbitzuak
  • (leiho berria irekitzen da) Deituko dizugu
  • (leiho berria irekitzen da) Buletineko harpidetza
  • (leiho berria irekitzen da)On line imbertsioaren<br>adibideak
  • (leiho berria irekitzen da) Kontaktatu