Menu Secundario
Contenido
Zor publikoaren merkatuko partaideak
- Altxorra
- "Banco de España"
Espainiako Bankua - Kontuko
titularrak - Erakunde
kudeatzaileak - Merkatu-kideak
- Merkatu-sortzaileak
Estatuaren Zorraren baloreen jaulkitzailea da eta hori horrela izaki, ondorengoak bere ardurapean daude: - 1. Enkanteen egutegia egitea
- 2. Enkante bakoitza deitzea, bonuen urteroko kupoia ezarriz
- 3. Enkanteak ebaztea, jaulki beharreko kopurua eta baloreen errendimendua zehaztuz
Zorraren Merkatuan batik bat Estatuaren finantzaketa-beharrak estali behar ditu, ahalik eta kostu gutxienarekin, arrisku-maila mugatuari eutsiz.
Hauek dira helburu nagusiak: - 1. Finantzaketa-fluxu egonkorrak lortzea. Horretarako:
Jaulkipen-erritmo ezaguna eta egonkorra finkatzen du, ezarpen-helburuen iragarpenarekin.
Ostera ere finantzatzeko arriskua kontrolatzen du, epe ertainerako eta luzerako jaulkipenekin.
Jaulkipen-egutegien eta burutu beharreko finantzaketa estrategien bidez, informazio-gardentasuna ziurtatzen du.
Trukaketa- eta berrerosketa-politiken bidez, epemugen profila leuntzen du.
- 2. Finantzaketa-kostua murriztea. Horretarako, zorra kudeatzeko ahalmena du, honakoen bidez:
Kurbako jaulkipen-politikak.
Berrerosketa-politikak.
Interesen swaps-eragiketak.
- 3. Merkatuan likidezia-maila egokiari eustea
Jaulkipenen tamaina igoz, 10 mila milioi eurotik gora.
Oso likidoak ez diren jaulkipenak trukatuz eta berrerosiz, kopuru mugatu batean zor-erreferentziak pilatzeko.
- 4. Inbertitzaileei finantza-tresna erakargarriak eskaintzea
Jaulkitako aktiboak inbertitzaileen interesetara egokitzen ditu (“strip”ak , 30 urterako obligazioak, “Letras del Tesoro” direlakoekin mobiliza daitezkeen kreditu-lineak, e.a.).



