Logotipo del MEH

Contenido

Zor publikoaren merkatuko parte hartzaileak

  •  

  • buleta Idazpenetako Zor Publikoko merkatuaren araudi berria onartzeko dago, eta Zor publikoaren Espainiako merkatuko kideen egitura-aldaketak proposatzen ditu.

  • buleta Eskema berriak negoziazio-alorra likidazioaren alorretik banantzea du helburu; bi alor horiek egun lotuta daude, eta bereiztea komenigarria litzateke, bakoitzak duen arazo-multzoa dela eta.

  • buleta Negoziazioaren alorrean, Idazpenetako Zor Publikoaren Merkatuko erreformaren ondoren, ez da instituzio-mailako bereizketarik egingo erakundeen artean, erakundeek merkatuan eragiteko duten gaitasuna ez baitu merkatuak berak ezarriko dion sailkapenak zehaztuko, erakunde beraren estatutuek baizik. Estatutu horietan agertuko dira erakundeek egin ditzaketen lan-jarduerak.

  • buleta Erreforma gauzatu ondoren, horrenbestez, Merkatuko Kideeez hitz egingo da.

  • buleta Merkatu-kideak izango dira Idazpenetako Zor Publikoko baloreetan salerosketa-eragiketak egiteko eskumena duten erakundeak. Salerosketa-eragiketa horiek norberaren kontura zein besteren kontura egin ahal izango dituzte, estatutu juridikoek baimentzen dietenaren arabera.

  • buleta Idazpenetako Zor Publikoaren Merkatuko kide izatearen izaera Ekonomia eta Ogasunministroak eman ahal izango du, baina betiere “Banco de España” Espainiako Bankuak hori proposatuta, eta Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalak txostena eginda, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela eta ondorengo atalen batean sartuta daudela zehazten zaien erakundeak badira:
  • 1. Sozietateak eta Balore Agentziak.
  • 2. Espainiako kreditu-erakundeak, kredituzko finantza-erakundeak izan ezik.
  • 3. Europar Batasuneko kide den beste Estaturen batean baimendutako kreditu-erakundeak.
  • 4. Inbertsio-zerbitzuen enpresak, Europar Batasuneko kide den beste Estaturen batean horretarako baimena dutenak.
  • 5. Kreditu-erakundeak eta inbertsio-zerbitzuen enpresak, Europar Batasuneko kide ez den Estatu batean horretarako baimena dutenak.
  • 6. Europako Banku Zentrala eta Europar Batasuneko kide diren Estatuetako Banku Zentralak.
  • 7. Zor Publikoaren Merkatuan negoziazio gisa onar daitezkeen errenta finkoko baloreak dituzten beste erakunde batzuk, baldin eta euren estatutuek bertako kide izaten uzten badiete.

Menu Servicios

  • (leiho berria irekitzen da) Telefono bidezko<br>informazio-zerbitzuak
  • (leiho berria irekitzen da) Deituko dizugu
  • (leiho berria irekitzen da) Buletineko harpidetza
  • (leiho berria irekitzen da)On line imbertsioaren<br>adibideak
  • (leiho berria irekitzen da) Kontaktatu