Logotipo del MEH

Contenido

Bigarren mailako Merkatua

  •  

  • buleta Zor publikoaren merkatuan eragiketa-mota ugari egiten dira:
  • 1. Eragiketa sinpleak
  • Transakzioa eragiketa bakarrean egiten da kasu horretan. Baloreak saltzean, biltzen dituzten eskubide guztiak eskualdatzen dira: kupoiak, itzultze-baloreak, e.a. Zorra epemugan eskualdatzen da; hori dela eta, jabe berriak modu askean negozia dezake bigarren mailako merkatuan baimendutako edozein modutan. Kategoria honetan bildu behar dira ondorengoak:
  • buleta Eskurako eragiketa: likidazioa eragiketa kontratatu eta hurrengo bost lanegunetan adosten da.
  • buleta Eperako eragiketak: likidazioa eragiketa kontratatu eta bosgarren lanegunetik aurrerako edozein egunetan egiten da. Eragiketaren oinarrizko elementuak (adostutako prezioa, gauzatze-eguna, balio nominala, balio efektiboa eta abar) “Banco de España” Espainiako Bankuari jakinarazi behar zaizkio, eta gero ezingo dira aldatu.

  • 2. Eragiketa bikoitzak
  • Bi alderdi kontratugileek bi eragiketa sinple (erosketa eta salmenta) aldi berean ixtea adostean datza; lehenengoa eskurakoa izan daiteke eta bigarrena eperakoa, edo biak eperakoak. Lehenengo eragiketaren eroslea bigarrenaren saltzailea izango da, eta alderantziz. Eragiketa horien kasuan, salmenta- eta berrerosketa-prezioak adostu egiten dira, egun zehatzetan (lehenengo egunari balore-eguna deitzen zaio eta bigarrenari epemuga-eguna). Aldi baterako salerosketa horrek kupoiak kobratzeko eskubidea ematen dio aktiboaren jabeari kupoiaren epemuga-egunean. Eragiketa bikoitzetan, honako hauek bereiztu behar dira:
  • buleta Aldi bereko eragiketak: bi eragiketak (erosketa eta salmenta) aktibo mota beraren gainekoak eta zenbateko nominal beraren truke egindakoak dira. Erosleak erositako baloreen eskuragarritasun osoa du, itzulera-eragiketa zein egunetan kontratatu den kontuan izan gabe.
  • buleta “Repo”ak: aldi bereko eragiketekin duen alderik nabarmenena da baloreen eskuragarritasun osorik ez dela. Gainera, “repo” transakzioak egin daitezke aktiboak berriz lagatzeko adostutako eguna baino lehen. “Repo”-bonu baten erosleak sortutako kupoiak kobratzeko eskubidea du (lagapen-epean). “Repo”ak ezin dira merkatu itsuaren bidez negoziatu).

  • 3. Bereizketa- eta Berreraiketa-eragiketak
  • “Bonos y Obligaciones del Estado” direlako bereizgarrien “strip”-ekin lotura dutenak.
  • buleta Bereizketa Idazpenen Bulego Nagusian bonu bereizgarri bati baja ematea da, etekin inplizituko beste balore batzuekin ordezkatuz. Balore berri horiek bonu horren nagusiari eta kupoiei dagozkien kutxako fluxuetatik eratortzen dira.
  • buleta Berreraiketa bereizketaren aurkako eragiketa da. Horren arabera, bonu bereizgarri baten kutxako fluxu bakoitzetik eratorritako etekin inplizitu bizia duten balore guztiei baja ematen zaie Idazpenen Bulegoan, eta ordainetan, aipatutako bonuaren alta ematen da.

  • buleta Merkatu-sortzaileek bakarrik egin ahalko dituzte bereizketa- eta berreraiketa-eragiketak. Merkatu-sortzaile horiek konpromiso batzuk hartzen dituzte, eta urtero berrikusten da bete diren ala ez.Bereizketako eta berreraiketako aginduek gutxienez 500.000 euroko zenbateko nominala izango dute, eta zenbateko gehigarriek 100.000 euroren multiploak izan beharko dute.

  • buleta Bereizketa- eta berreraiketa-aginduak luzatzeko baimenik ez duten Zor publikoko merkatu-kideak, zein merkatu horretako kide ez diren agenteak, bereiztutako baloreen jabe izango dira bakarrik bereizteko baimena duten erakundeei horiek erosita; era berean, dituzten bereiztutako baloreak bonu bereizgarrien truke bakarrik ordezkatu ahalko dituzte, lehenengoak salduz eta bigarrenak erosiz, baina inola ere ezingo dute berreraiketa-eragiketarik burutu.

Menu Servicios

  • (leiho berria irekitzen da) Telefono bidezko<br>informazio-zerbitzuak
  • (leiho berria irekitzen da) Deituko dizugu
  • (leiho berria irekitzen da) Buletineko harpidetza
  • (leiho berria irekitzen da)On line imbertsioaren<br>adibideak
  • (leiho berria irekitzen da) Kontaktatu