Menu Secundario
Contenido
Lehen mailako Merkatua
Segunda vuelta
1991. urteaz geroztik, Estatuaren Zorraren enkanteetan bigarren buelta bat egiteko aukera dago; horren funtzionamenduaren araudia aldatu berri dute eta jarraian azaltzen den bezala geratu da.
“Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoen enkante bakoitzerako eskaerak aurkezteko fasea amaitu ondoren, horiek ebatzi ondoren, eta horiek egin eta handik bi laneguneko 12:00ak baino lehen, bigarren buelta egingo da. Horretara Zor Publikoko Merkatu-sortzaileak bakarrik sartu ahal dira.
Bonu bakoitzetik, gehienez, enkante-fasean esleitutako zenbateko nominalari dagokion %20 jaulkiko da.
Merkatu-sortzaile bakoitzak bere eskaerak aurkeztuko ditu, eta gehienez, jaulkitako zenbatekoari (bigarren bueltan) azken bi enkanteetako esleipenaren partaidetzaren koefizientea aplikatzetik eratorritako zenbatekoa esleitu ahalko zaio.
Eskaera guztiak enkante-fasetik eratorritako batez besteko prezio ponderatu biribilduan esleitzen dira.
%20ko ehuneko hori beste %20 hazi daiteke, beren konpromiso berezia eta Estatuaren Zorraren Espainiako merkatuan egiten duten jarduera dela eta, nabarmentzen diren merkatu-sortzaileen erakundeen kasuan.



