Menu Secundario
Contenido
Lehen mailako Merkatua
- Jaulkipen/Enkante P.
- Esparru Legala
- Instrumentuak
- Amortizazioa
- Trukeak
Enkanteen egutegia
Enkantearen deialdia
Eskaerak aurkeztea
Enkantea
Enkantearen emaitzak argitaratzea
Bigarren buelta
Enkantean esleitutako Nominalaren Ordainketa
Harpidetutako baloreak zirkulazioan jartzea eta Idazpenen Buelgo Nagusiko kontuetan ordainketa egitea
Alta Erakunde Kudeatzailearen erregistroan
Zor publikoa ondorengo prozedura baten bidez edo horien konbinazio bidez jaulkitzen da:
- 1. Enkante lehiakor bidez, aurrerago zehaztutako prozeduraren arabera; enkantearen ondoren, harpidetza publikoa egiteko epea zabaldu ahalko da.
- 2. Eskaintza publiko bidez, jaulkipenaren baldintzak ezarri ondoren (jaulki beharreko zenbatekoa izan ezik, hori egoki iritziz gero).
- 3. Baimena duten erakunde kopuru mugatu baten arteko metodo lehiakor bidez. Erakunde edo entitate horiek jaulkipena edo kontrakontua bermatzeko konpromisoa hartuko dute bigarren mailako merkatuan; horretarako, Altxorrak egokiak iruditzen zaizkion hitzarmenak eta kontratuak sinatu ahalko ditu aukeratutako erakundeekin. Hitzarmen eta kontratu horietan zehaztuko diraesleipenaren prozedurak (enkante-sistemarako aurrez ikusita dagoena ez bada) eta jaulkipenak kokatzeko modua. Erakunde-eragileak aukeratzea finantza-irizpideen, merkataritza-gaitasunaren edo Zor merkatuetako sustatzearen arabera egin ahalko da.
- Orokorrean, Altxorrak enkantea erabiltzen du Zor publikoaren instrumentuak moneta nazionalean jaulkitzeko prozedura gisa (euroa, 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera).



