Logotipo del MEH

Contenido

Lehen mailako Merkatua

Escuchar el contenido con Dixerit Edukia honekin entzun

  •  

  • buleta Zor Publikoaren jaulkipena legeak baimendu behar du.

  • buleta Aurrekontu Lege Orokorrak askatasun maila handia ematen dio Gobernuari Zor Publikoa kudeatzeko; Gobernuari ezartzen dion muga bakarra da Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean edo beste lege batzuetan zehaztuta dauden ekitaldi bakoitzeko murrizketak errespetatzea.

  • buleta Zehazki, ekitaldi bakoitzeko Estatuaren Aurrekontu Orokorren legean agertzen dira dagokion urtean Zor publikoaren jaulkipena baldintzatuko duten irizpide orokorrak; gainera, jaulkipenaren gehieneko muga finkatzen da. Muga orokorra da, Zor publiko motak bereizten ez dituena (kanpokoa edo barnekoa, tresna bidezkoa, eta abar). Hori dela eta, Gobernuak, eta horren ordezkari gisa Ekonomia eta Ogasun ministroak (horrek, era berean, bere botere gehienak Altxorraren eta Finantza-politikaren Zuzendaritza Nagusiaren esku uzten ditu), edozein Zor-tresna,ezaugarri eta kokapen-prozedura aukera ditzake, modu askean. Bestalde, zirkulazioan dagoen Zorraren guztizko bolumena alda dezake, jaulkipen gehigarrien, amortizazio aurreratuen eta trukeen bidez. Alor horiek guztiak Errege Dekretu eta Ministro Agindu batek arautzen ditu, eta ekitaldi bakoitzaren hasieran onartu eta argitaratzen dira.

  • buleta Azkenik, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenetan zehazten dira ekitaldi bakoitzerako Estatuaren Zorraren tresnen jaulkipenekin lotura duten hainbat gai; esate baterako, enkante arruntei dagokien egutegia edo prezioen eta errendimenduen arteko baliokidetasun-taulak.

  • buleta Bestalde, “Banco de España” Espainiako Bankua Estatuaren finantza-agentea da, eta Idazpenen Bulegoa kudeatzeaz arduratzen da; bulego horretan likidatu eta orekatzen dira idatzitako Zor publikoaren Espainiako Merkatuan egindako eragiketak. Lan hori erabat bateragarria da Maastricht-eko Itunak eta ekainaren 1eko 13/1994 Legeak (“Banco de España” Espainiako Bankuaren Autonomiari buruzkoak) biltzen dituzten defizit publikoko diru eta finantzaketa pribilegiatuen debekuari dagozkion mugekin. Hortaz,“Banco de España” Espainiako Bankuarenzirkularretanjasotzen den araudia ere oso aipagarria da.

Menu Servicios

  • (leiho berria irekitzen da)SMS harpidetza
  • (leiho berria irekitzen da) Telefono bidezko<br>informazio-zerbitzuak
  • (leiho berria irekitzen da) Deituko dizugu
  • (leiho berria irekitzen da) Buletineko harpidetza
  • (leiho berria irekitzen da) On line altxorraren<br>gidako harpidetza
  • (leiho berria irekitzen da)On line imbertsioaren<br>adibideak
  • (leiho berria irekitzen da) Kontaktatu