Logotipo del MEH

Contenido

Inbertitzeko bestelako moduak

 

 

   "Bonos y Obligaciones" direlako bereizgarriak. Zor Publikoaren "strip"ak

  • buleta 1997ko uztailaz geroztik jaulkitzen diren “Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoak, hau da “bereizgarriak” deitzen direnak, bi ezaugarri berezi dituzte, epe horren aurretik jaulkitako “Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoetatik desberdintzen dituztenak:
  • buleta "Bereizketa"-aukera: bonu bakoitza "n" baloretan bereiz daiteke ("strip "deituak), bonua izateak jasotzeko eskubidea ematen duen ordainketa bakoitzeko bat. Hori dela eta, 5 urterako Bonu batetik 6 "strip" eskura daitezke: urteko kupoi bakoitzaren ordainketagatik bat, eta seigarren bat nagusia ren truke, 5 urteren buruan. "Strip" horietariko bakoitza bonutik eratorritako gainerako "strip"-etatik modu berezian negozia daiteke.

    Bereizketa-eragiketa horrek errendimendu esplizituko aktibo bakoitza (bonua edo obligazioa) errendimendu inplizituko - zero kupoi bonuko beste hainbat baloretara aldatzen du. Horiek eta jatorrizko aktiboaren nagusiak eta kupoiak epemuga eta diru-itzuleraren balore bera dute. Zero kupoiko bonuek finantza-ezaugarri bereziak dituztenez, zenbait inbertitzailerentzat oso erakargarriak izaten dira. Stripak eskaera hori asebetetzen dute, Altxorrak jaulkitako baloreen sorta handitu beharrik izan gabe.

    Gainera, aipatutako eragiketa horren aurkakoa ere egin dezakegu; hau da, jatorrizko aktiboa berreraiki daiteke, horren bereizketa-prozesutik eratorritako zero kupoiko bonuen bidez.

  • buleta Sozietateen gaineko Zergen subjektu pasiboentzat tratamendu fiskalik egokiena da: “Bonos y Obligaciones del Estado” direlako bereizgarrien kupoia ez dago atxikipenari atxikita, eta bereizketa-prozesutik eratorritako zero kupoiko bonuek ( "strip"ak) sortutako errendimendu inplizituek ere ez dute atxikipenik.

  • buleta "Bonos y Obligaciones" direlako bereizgarrien gainerako ezaugarriak (jaulkipen-egunak, kupoi-maiztasuna, jaulkipen-metodoa,...) “Bonos y Obligaciones” direlako “ez bereizgarrien” berdin-berdinak dira.

  • buleta Altxorra 1997ko ekainean hasi zen balore bereizgarriak jaulkitzen. Bereizketa bera eta ondoriozko “strip”en negoziazioa 1998ko urtarrilean hasi zen.

Menu Servicios

  • (leiho berria irekitzen da) Telefono bidezko<br>informazio-zerbitzuak
  • (leiho berria irekitzen da) Deituko dizugu
  • (leiho berria irekitzen da) Buletineko harpidetza
  • (leiho berria irekitzen da)On line imbertsioaren<br>adibideak
  • (leiho berria irekitzen da) Kontaktatu