Logotipo del MEH

Contenido

Fondtesoroak (inbertsio-funtsak Altxorraren Baloreetan)

 

 

  • buleta Fondtesoroen abantailak hasteko, inbertsio-funtsek dituztenak berak dira:

  • 1.  Inbertitzaileak bere aurrezkiaren kudeaketa profesionalizatua izan, eta bere inbertsioa dibertsifikatu dezake

  • Dibertsifikatzeko, Altxorraren Balore desberdin ugari erostea izango litzateke aukera bat; baina hori asko kostatzen da eta diru kopuru handia inbertitu beharko luke inbertitzaileak. Fondtesoroek, ordea, aukera ematen diote zorroan duten Altxorraren Balore guztietan nahiz errenta finko pribatuko eta errenta aldakorreko beste balore batzuetan partaidetzak eskuratzeko, nahiko kopuru txikia inbertituz. Bi onura mota ekarriko dizkio horrek inbertitzaileari:

  • buleta Bonu eta Obligazioen aurrean, ondo dibertsifikatutako zorro batek interes tasen gorabeherekiko sentikortasun txikiagoa izaten du banako Bonu eta Obligazioek baino. 
  • buleta Letren aurrean, bada beste abantaila bat:Letra bat eskuratzeko 1.000 euro inguru behar badira ere, Fondtesoroko partaidetza bat lortzeko 300,00 € behar dira asko jota.
  • buleta Gainera Fondtesoro PLUS-ek Zor Publikoa eta Errenta aldagarriaren abantailak bateratzea ahalbidetzen du.

  • 2.  Inbertsio-funtsen zerga-abantailak

  • FondTesoroek ondare-irabazi edo -galerak sortzen dituzte partaidetzak eskualdatu edo dirutzen direnean. Ondare-irabaziak, 1994ko abenduaren 31 baino lehen erositako partaidetzetatik eratorritakoen artean 2006ko urtarrilaren 20 baino lehenago sortutakoak, bi urtetik gora egonaldiko urte gehigarri bakoitzeko % 14,28 gutxituko dira. Ondorio horietarako, egonaldiko urte kopurua partaidetzak erosten diren egunetik 1996ko abenduaren 31 arte dagoen urte kopurua izango da, gorantz biribilduta.

  • Ondare-irabaziak % 19ko kenketa dauka zergaren kontura, eta aurrezkiaren errentaren zorpetze tasan ordainduko da zerga (% 19)*.

  • buleta Abantaila horiek inbertsio-fondo guztiek dituzte oro har, baina horiei Altxorraren Baloreenak erantsi behar dizkiegu:Segurtasuna eta errentagarritasuna hobeto konbinatzen dituzte (ikusi Altxorraren Baloreen abantailak).

  • buleta Dena den, badira Fondtesoroko inbertsioan kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuk, edozein inbertsio-fondori dagozkionak.Altxorraren Baloreetan zuzenean inbertitzearekin alderatuz gero, bi desabantaila aipatu daitezke:

  • -  Komisioak handiagoak izaten dira erakunde kudeatzaileek Altxorraren Baloreak inbertitzailearen kontura eusteagatik kobratzen dituztenak baino (dena den, inbertsioak dibertsifikatzearen onurak jasotzen ditu inbertitzaileak ordainetan).

  • -  Fondtesoroen likidazio-balioan, prezioek merkatuan dituzten gorabeherak islatzen dira, eta, beraz, egunero egin dezake gora edo behera. Horrela, bada, altxorraren baloreak zuzenean eskuratu eta mugaegunera arte gordetzearen aurrean, hauxe litzateke egoera:

  • buleta Bonu eta Obligazioen aurrean, ondo dibertsifikatutako zorro batek interes tasen gorabeherekiko sentikortasun txikiagoa izaten du banako Bonu eta Obligazioek baino.

  • buleta Ondtesoroen bitartez, inbertitzaileak merkatu-prezioan eskuratzen du fondoaren zorroko partaidetza bat. Partaidetza berreskuratu gura duenean, partaidetzaren merkatu-balioa da itzultzen zaiona, hau da, fondoan duen partaidetzaren ehunekoa bider fondoko balore-zorroaren merkatu-balioa. Merkatu-prezioan itzultzen zaionez dirua, badu arrisku bat: interes-tasen bilakaeraren arabera, salmentako merkatu-prezioa txikiagoa izatea erosketakoa baino, eta, ondorioz, inbertsioan galerak izatekoa; edo, bestela, salmentako merkatu-prezioa handiagoa izatea erosketakoa baino eta errentagarritasun positiboa lortzekoa. Errentagarritasuna handiagoa izaten da epe luzerako fondoetan epe laburrerakoetan baino.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

* 6.000 euro gainditzen duen oinarri likidagarriaren zatia % 21eko tasan zergapetuko da.

 

Menu Servicios

  • (leiho berria irekitzen da) Telefono bidezko<br>informazio-zerbitzuak
  • (leiho berria irekitzen da) Deituko dizugu
  • (leiho berria irekitzen da) Buletineko harpidetza
  • (leiho berria irekitzen da)On line imbertsioaren<br>adibideak
  • (leiho berria irekitzen da) Kontaktatu