Menu Secundario
Contenido
Fondtesoroak (inbertsio-funtsak Altxorraren Baloreetan)
1990etik, Altxorraren Baloreetako Inbertsio Fondoak (Fondtesoroak) agertu zirenetik alegia, bi mota daude:FIM Fondtesoroak eta FIAMM Fontesoroak, hurrenez hurren, balore higigarrietan eta merkatu monetarioko aktiboetan inbertitzen dituztenak.Bi Fondtesoro mota horiek Altxorrak jaulkitako baloreetan inbertitzen zuten ia guztia (% 90).
1999ko ekainean, beste hiru mota sortu ziren:Renta FIM, Renta FIAMM eta Plus FIM Fondtesoroak. Horietan, aukera eman zen Altxorraren Baloreak ez ziren beste balore batzuetan gehiago inbertitzeko. Horrela, bada, zorroaren hainbateko bat errenta aldakorreko eta errenta finko pribatuko baloreetan inbertitu zitekeen, betiere kreditu-kalitate egokia bazuten.
2006aren amaieran, aldaketa batzuk egin dira Fondtesoroetan:
Bost hitzarmen-motak hiru dira orain:FONDTESORO largo plazo FI (Fondtesoro FIM eta Renta FIM biltzen dituena), FONDTESORO corto plazo FI (lehengo Fondtesoro FIAMM eta Renta FIAMM) eta FONDTESORO PLUS FI. Horri esker, inbertitzaileak errazago ulertzen du eta gardentasun handiagoa lortzen da.
Fondo horien kudeatzaileei askatasun handiagoa eman zaie lehengo inbertsio-politikarekin alderatuta, eta gainera, merkatuko joerei jarraiki, aplikatu daitezkeen komisioen muga jaitsi egin da. Ikusi komisioak.
Aukera eman da fondoen konpartimentuak sortzeko edo fondo berean partaidetza-mota bat baino gehiago onartzeko.
2008 amaieran Fondtesoroen inbertsio aukerak handitu dira, ICOren abala duten “FTVPO”-ek jaulkitako bonuetan inbertsioa egiteko aukera emanda.
Horrela, gaur egun, Fondtesoroek euren ondarea inbertitzeko aktibo aukera ugari eta zabalagoaren onurak dituzte, eta horrek kartera dibertsifikatzeko eta errentagarritasuna indartzeko modua ematen die ezaugarri nagusietariko bati ere kalterik egin gabe, hau da, likidezia eta segurtasun mailei goian eutsita.
untsak eperako merkatuetan edo eratorritako finantza tresnenetan jokatu ahalko du. Azken horiek estaldura tresna gisa, karteraren kudeabide bikain gisa edo errentagarritasun helburu konkretu bat lortzera bideratuta erabili ahal izango dira.
Erabiliko den inbertsio-politika da fondo-moten arteko alde nagusia:
1.- "Fondtesoro a largo plazo, FI"
2.- "Fondtesoro a corto plazo, FI" - El Folleto de los Fondtesoro a largo plazo o a corto plazo exige que el 70 por 100 del patrimonio del Fondo esté invertido en Deuda del Estado en euros, en cualquiera de sus modalidades: Bonos y Obligaciones del Estado, Letras del Tesoro, operaciones con pacto de recompra sobre Valores del Tesoro o en títulos emitidos por FTPymes avalados por el Estado y/o en bonos emitidos por los FTVPO que cuenten con el aval del ICO. Estos dos últimos hasta un máximo del 20% del patrimonio del fondo.
- Halaber, Estatuaren Zorrarenak ez diren errenta finkoko beste balore batzuetan ere inbertitu dezake fondoak (gehienez % 30), baldin eta balore horiek Espainiako bigarren mailako merkatu antolaturen batean negoziatzen badira eta nolabaiteko kreditu-kalitatea (A+, A1 edo antzekoa) badute. Kreditu-erakundeetako gordailuetan ere inbertitu dezakete, bai eta diru-merkatuko tresnetan ere, kreditu-kalitate handia (A+, A1 edo antzekoa) izanez gero. Edozein modutan, eurotan izango dira guztiak.
- Hasierako gutxieneko inbertsioak ezin du 300 €-tik gorakoa izan. Partaideak nahi duenean likidatu dezake inbertsioa, hau da, noiznahi eskatu dezake partaidetzak itzuli diezazkiotela. Sozietate Kudeatzailea jakinaren gainean jarri ondoren, 72 ordu baino lehen egin beharko ditu horrek itzultzeko izapideak.
- Funtsak eperako merkatuetan edo finantza tresna eratorrienetan jardun ahalko du. Azken merkatu horiek estalgarri gisa, karteraren kudeaketa onenerako bide bezala edo errentagarritasun helburu konkretu bat lortzera bideratuta erabili ahal izango dira.
- Fondtesoro a largo plazo FI eta Fondtesoro a corto plazo FI zorroaren iraupenak bereizten ditu: epe luzerakoa hamabi hilabetetik gorakoa izango da eta epe laburrerakoa hamabi hilabetetik beherakoa.
2. "Fondtesoro Plus, FI"
Fondoaren ondarearen 100eko 70 Estatuaren Zorrean edo Estatuak abalaturiko eta FTPymesek jaulkitako tituluetan inbertitu behar du.Azken horietan ondarearen % 20 inbertitu dezake gehienez.
Halaber, Estatuaren Zorrarenak ez diren errenta finkoko beste balore batzuetan ere inbertitu dezake fondoak (gehienez % 30), baldin eta balore horiek Espainiako bigarren mailako merkatu antolaturen batean negoziatzen badira eta nolabaiteko kreditu-kalitatea (A+, A1 edo antzekoa) badute. Kreditu-erakundeetako gordailuetan ere inbertitu dezakete, bai eta diru-merkatuko tresnetan ere, kreditu-kalitate handia (A+, A1 edo antzekoa) izanez gero. Edozein modutan, eurotan izango dira guztiak.
Funtsak eperako merkatuetan edo finantza tresna eratorrienetan jardun ahalko du. Azken merkatu horiek estalgarri gisa, karteraren kudeaketa onenerako bide bezala edo errentagarritasun helburu konkretu bat lortzera bideratuta erabili ahal izango dira.
Hasierako gutxieneko inbertsioak ezin du 300 €-tik gorakoa izan.



