Logotipo del MEH

Contenido

Inbertitzeko bestelako moduak

 

 

   Estatuaren Zorraren finantza-kontuak eta -gordailuak

  • buleta Altxorraren Baloreetan inbertitzeko beste modu bat da finantza-erakundeek merkaturatzen dituzten Estatuaren Zorraren “finantza-kontu eta -gordailuen” bidez egitea.

  • buleta Finantza-kontu eta –gordailuen bidez finantza-erakundeek funtsak biltzen dituzte, eta berehala inbertitzen dituzte bere bezeroen kontura Altxorraren Baloreetan. Erakundeak berak, aldizka, erosteko eta kontuaren titularrei edo Altxorraren Baloreen finantza-gordailuari berehala birsaltzeko konpromisoa hartzen du.

  • buleta Eragiketaren epemuga betetzean, automatikoki berritzen da, inbertitzaileak kontratua indargabetzea erabakitzen ez badu. Hortaz, "finantza-kontuak eta gordailuak" etengabeko "repo-ak" (berrerosketak) baino ez dira, kontratu bakar batek babesten dituena.

  • buleta Kontratatutako ondoz-ondoko "repo-en" epearen arabera, eta Altxorraren Baloreak inbertitzaileari nola jaulkitzen zaizkion arabera, Estatuaren Zorraren "finantza-kontuak" bi motakoak izan daitezke:
  • buleta  Erakundearekin hitzartzen diren geroko aldi baterako lagatzeen epea 15 egun baino gutxiagokoa bada, edo kontua oinarritzen den Altxorraren Baloreak jabekidetzako inbertitzaile ezberdinei esleitzen bazaizkie – kontu baten titular bakoitza Bankuak erositako balore-masaren zati baten jabea da-, produktuak “finantza-kontuaren” izena jasotzen du.
  • buleta Geroko lagatzeen epea 15 egun baino gehiagokoa bada, eta baloreak titular bakoitzari esleitzen bazaizkio, produktuak “finantza-gordailuaren” izena jasotzen du.

  • buleta Azkenik, kontu hauen ezaugarriak –inbertitzen dituzten Altxorraren Balore mota, gutxieneko saldoa, funtsen erabilgarritasuna, etekina, etab.- erakunde batetik bestera aldatzen dira, baina titularrak erakundearekin izenpetzen duen kontratuan agertu behar dira beti.

Menu Servicios

  • (leiho berria irekitzen da) Telefono bidezko<br>informazio-zerbitzuak
  • (leiho berria irekitzen da) Deituko dizugu
  • (leiho berria irekitzen da) Buletineko harpidetza
  • (leiho berria irekitzen da)On line imbertsioaren<br>adibideak
  • (leiho berria irekitzen da) Kontaktatu