Menu Secundario
Contenido
Enkanteak
Enkanteen datak
Urte hasieran Altxorrak enkanteen egutegia (letras, bonos y obligaciones) argitaratzen du Estatuko Aldizkari Ofizialean. Egutegi horrek urte horretako hilabete guztietarako balio du, baita ere, hurrengo urteko urtarrilerako. Egutegiak enkanteen egunak ez ezik eskaerak aurkezteko eta itzultzeak egiteko egunak ere barne hartzen ditu.
Hala ere, Altxorrak enkante osagarriak deitu ditzake, edo programatutako enkanteren bat bertan behera ere utz dezake, egoki baderitzo.
Eskaera motak
Altxorraren Baloreak harpidetzeko eskaerak bi motatakoak izan daitezke:
1. Lehiakorrak.
Partaideak adierazi behar du zer zenbateko nominal erosi nahi duen, eta zer prezioren truke egin nahi duen. Prezio hori balio nominal aren ehunekoan adierazi beharko du. Eskaera lehiakorrak merkatua ezagutzen duten inbertitzaileei zuzenduta daude, baloreak harpidetu nahi duten prezioa ezartzerakoan bere gain hartzen baitute Altxorrak eskaera ez onartzearen arriskua.
Ezin dira aurkeztu 1.000 euro baino gutxiagoko eskaera lehiakorrak. Handiagoak diren eskaerak zifra horren multiploak izan behar dira. Partaide bakoitzak nahi beste eskaera lehiakor aurkez ditzake prezio ezberdinetan.- 2. Ez lehiakorrak
Hauetan bakarrik adierazi behar da erosi nahi den zenbateko nominala. Baloreek ordaindu beharko duten prezioa izango da enkantean geratzen den batez besteko prezio haztatua.
Las peticiones no competitivas son, en general, las más adecuadas para el pequeño inversor, puesto que a través de ellas éste se asegura que su petición sea aceptada (salvo que la subasta quede desierta), y que reciba un interés en línea con el promedio resultante de la subasta. Las peticiones por importes superiores habrán de ser múltiplos enteros del citado importe. No obstante, el importe nominal máximo conjunto para las peticiones no competitivas presentadas por cada postor no podrá exceder de 1.000.000 euros.
Aurkezpena eskaera-
Edozein pertsona fisikoak edo juridikoak parte har dezake Altxorraren Baloreen enkanteetan.
Inbertitzaile partikularren eskaerek Espainiako Bankuaren esku egon behar dute, salbuespenak salbuespen, enkantea egin baino lehenagoko azken-aurrenekolanegunaren 14:00ak baino lehenago (13:00ak Kanarietan aurkeztuz gero) Letrei dagokienez, eta aurreneko lagunean Bonu eta Obligazioei dagokienez.Eskaerak aurkez daitezke:
Espainiako Bankuaren edozein sukurtsalean.
Kasu honetan, erositako baloreak Estatuaren Zorraren"Kontu Zuzen" batean erregistratuta geratzen dira Espainiako Bankuan.
Estatuaren Altxorraren Kontu ZuzenakEspainiako Bankuak ematen duen zerbitzu bat da, eta beste Erakunde Kudeatzaile bat bezala aritzen da. Hala, inbertitzaileek erakunde kudeatzaileenak baino murriztuagoak diren komisioak baliatzen dituzte, baina uko egiten diote Altxorraren Baloreak bere ohiko finantza-artekariaren eskuetan mantentzearen erosotasunari.
Edozein finantza-artekaritan (bankua, aurrezki-kutxa, kreditu-kooperatibak, balore-sozietateak, etab.).
Aukeratutako erakundea Erakunde Kudeatzaile bat bada, horrek “hirugarren kontuan” erositako baloreak erregistratu beharko ditu, eta inbertitzaileari eman beharko dio kontuko idatzoharra egin duela ziurtatzen duen frogagiria. Erakunde Kudeatzailea ez den finantza-artekaria aukeratzen bada, Erakunde Kudeatzaile bati eskatu beharko dio erregistro zerbitzua, eta Erakunde Kudeatzaileak aipatu frogagiria eman beharko du.
- Pertsona juridikoeneskarietarako enpresaren ahaldunak Espainiako Bankuaren edozein sukurtsaletara jo beharko du, dokumentazio hau daramala:
- Eratze eskritura edo agiriak.
- Merkataritza Erregistroan inskribatutako ahalak.
- Erakundearen argitaraldia BORME Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean, behar denean.
- IFK.
- Ahaldunaren IFZ.
Dokumentazio hori Espainiako Bankuko Lege Aholkularitzak aztertuko du.
Internet bidez.



