Strips

"Bonos y Obligaciones" direlako bereizgarriak. Zor Publikoaren "strip"ak



1997ko uztailaz geroztik jaulkitzen diren “Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoak, hau da “bereizgarriak” deitzen direnak, bi ezaugarri berezi dituzte, epe horren aurretik jaulkitako “Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoetatik desberdintzen dituztenak:

  • "Bereizketa"-aukera: bonu bakoitza "n" baloretan bereiz daiteke ("strip "deituak), bonua izateak jasotzeko eskubidea ematen duen ordainketa bakoitzeko bat. Hori dela eta, 5 urterako Bonu batetik 6 "strip" eskura daitezke: urteko kupoi bakoitzaren ordainketagatik bat, eta seigarren bat nagusia ren truke, 5 urteren buruan. "Strip" horietariko bakoitza bonutik eratorritako gainerako "strip"-etatik modu berezian negozia daiteke.
     
  • Bereizketa-eragiketa horrek errendimendu esplizituko aktibo bakoitza (bonua edo obligazioa) errendimendu inplizituko - zero kupoi bonuko beste hainbat baloretara aldatzen du. Horiek eta jatorrizko aktiboaren nagusiak eta kupoiak epemuga eta diru-itzuleraren balore bera dute. Zero kupoiko bonuek finantza-ezaugarri bereziak dituztenez, zenbait inbertitzailerentzat oso erakargarriak izaten dira. Stripak eskaera hori asebetetzen dute, Altxorrak jaulkitako baloreen sorta handitu beharrik izan gabe.

    Gainera, aipatutako eragiketa horren aurkakoa ere egin dezakegu; hau da, jatorrizko aktiboa berreraiki daiteke, horren bereizketa-prozesutik eratorritako zero kupoiko bonuen bidez.


Gainera, aipatutako eragiketa horren aurkakoa ere egin dezakegu; hau da, jatorrizko aktiboa berreraiki daiteke, horren bereizketa-prozesutik eratorritako zero kupoiko bonuen bidez.

Sozietateen gaineko Zergen subjektu pasiboentzat tratamendu fiskalik egokiena da: “Bonos y Obligaciones del Estado” direlako bereizgarrien kupoia ez dago atxikipenari atxikita, eta bereizketa-prozesutik eratorritako zero kupoiko bonuek ( "strip"ak) sortutako errendimendu inplizituek ere ez dute atxikipenik.

"Bonos y Obligaciones" direlako bereizgarrien gainerako ezaugarriak (jaulkipen-egunak, kupoi-maiztasuna, jaulkipen-metodoa,...) “Bonos y Obligaciones” direlako “ez bereizgarrien” berdin-berdinak dira.

Altxorra 1997ko ekainean hasi zen balore bereizgarriak jaulkitzen. Bereizketa bera eta ondoriozko “strip”en negoziazioa 1998ko urtarrilean hasi zen.