Berrerosketak

Altxorraren Baloreak aldizka eskuratzea



ltxorraren Baloreak aldizka erosteak balore horiek denboraldi jakin baterako erostea esan nahi du, -egun batzuk, asteak edo hilabeteak-; eragiketa horietan, inbertitzaileak prezio jakin batean erosten dizkio Altxorraren Baloreak finantza-erakunde bati, eta azken horrek, denbora jakin bat igaro ostean (orokorrean urtebete baino gutxiago), ostera ere baloreak erosteko konpromisoa hartuko du aurrez finkatutako prezioan.

Inbertsioaren etekina, beraz, saltzeko prezioaren eta balorearen erosketa-prezioaren arteko diferentzia izango da. Bi prezio horiek bi aldeen artean “adosten” direnez eragiketa hasi aurretik, erosleak badaki inbertsiotik zer nolako etekina aterako duen.

Altxorraren Baloreak berrerosteko hitzartutako eragiketak bi motatakoak izan daitezke: "repo"ak, eta"aldi berekoak" izenez ezagutzen direnak; bi eragiketa horiek oso antzekoak dira, baina inbertitzaile txikiak “repo”akhautatzeko joera izaten du.