Gordailuak

Estatuaren Zorraren finantza-kontuak eta -gordailuak


Altxorraren Baloreetan inbertitzeko beste modu bat da finantza-erakundeek merkaturatzen dituzten Estatuaren Zorraren “finantza-kontu eta -gordailuen” bidez egitea.

Finantza-kontu eta –gordailuen bidez finantza-erakundeek funtsak biltzen dituzte, eta berehala inbertitzen dituzte bere bezeroen kontura Altxorraren Baloreetan. Erakundeak berak, aldizka, erosteko eta kontuaren titularrei edo Altxorraren Baloreen finantza-gordailuari berehala birsaltzeko konpromisoa hartzen du.

Eragiketaren epemuga betetzean, automatikoki berritzen da, inbertitzaileak kontratua indargabetzea erabakitzen ez badu. Hortaz, "finantza-kontuak eta gordailuak" etengabeko "repo-ak" (berrerosketak) baino ez dira, kontratu bakar batek babesten dituena.

Kontratatutako ondoz-ondoko "repo-en" epearen arabera, eta Altxorraren Baloreak inbertitzaileari nola jaulkitzen zaizkion arabera, Estatuaren Zorraren "finantza-kontuak" bi motakoak izan daitezke:

  • Erakundearekin hitzartzen diren geroko aldi baterako lagatzeen epea 15 egun baino gutxiagokoa bada, edo kontua oinarritzen den Altxorraren Baloreak jabekidetzako inbertitzaile ezberdinei esleitzen bazaizkie – kontu baten titular bakoitza Bankuak erositako balore-masaren zati baten jabea da-, produktuak “finantza-kontuaren” izena jasotzen du.
     
  • Geroko lagatzeen epea 15 egun baino gehiagokoa bada, eta baloreak titular bakoitzari esleitzen bazaizkio, produktuak “finantza-gordailuaren” izena jasotzen du.

Azkenik, kontu hauen ezaugarriak –inbertitzen dituzten Altxorraren Balore mota, gutxieneko saldoa, funtsen erabilgarritasuna, etekina, etab.- erakunde batetik bestera aldatzen dira, baina titularrak erakundearekin izenpetzen duen kontratuan agertu behar dira betit.