Araudi




 Uztailaren 28ko 24/1988 Legea
Balore-merkatukoa. Azaroaren 16ko 37/1998 Legeak aldatua.

 Apirilaren 3ko 505/1987 Errege Dekretua
Estatuaren zorrerako kontuan idazteko sistema sortzea xedatzen duena. Aipatutako dekretua ekainaren 21eko 1009/1991 Errege Dekretuak eta apirilaren 14ko 536/1997 Errege Dekretuak aldatu zuten.

 Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren 1987ko maiatzaren 19ko agindua
Apirilaren 3ko 505/1987 Errege Dekretua garatzen duena, eta Altxorraren eta Finantza Politikaren zuzendari nagusiari hainbat eskumen uzten dizkiona. Aipatutako dekretua 1987ko ekainaren 11ko, 1987ko ekainaren 31ko, 1989ko maiatzaren 26ko eta 1991ko urriaren 31ko Ministro Aginduek aldatu zuten.

 1987ko ekainaren 24ko Ebazpena, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiarena
Ebazpen horren bidez, 1987ko maiatzaren 19an Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Aginduko 8 eta 15 artikuluek xedatutakoa betetzen da, Estatuaren zorrerako kontuan idazteko sistema aplikatzeari buruz. Agindu hori Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren 1987ko uztailaren 9ko eta 1994ko martxoaren 22ko ebazpenek aldatu zuten.

 "Banco de España" Espainiako Bankuaren maiatzaren 19ko 16/1987 zirkularra
Gordailu-erakundeei eta beste finantza-bitartekari batzuei buruzkoa. Otsailaren 24ko 5/1989 eta martxoaren 28ko 3/1990 zirkularrek aldatua.

 "Banco de España" Espainiako Bankuaren azaroaren 13ko 6/1991 zirkularra
Idazpenetako Zor Publikoaren Merkatuko Erakunde Kudeatzaileei buruzkoa. Ondorengo zirkularrek aldatua: martxoaren 26ko 6/1993 zirkularra, irailaren 26ko 7/1994 zirkularra eta otsailaren 27ko 3/1996 zirkularra.

 "Banco de España" Espainiako Bankuaren azaroaren 26ko 8/1991 zirkularra
Hirugarren batzuekin egiten diren gerorako eragiketei buruzkoa. Martxoaren 26ko 6/1993 zirkularrak eta azaroaren 21eko 7/1997zirkularrak aldatua.

 1997ko ekainaren 19ko Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Agindua
Printzipala eta Estatuaren zorraren balore-kupoiak bereizteko eragiketak eta horien berreraikuntza arautzen ditu, eta Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiari finantza- erakundeekin mailegu bereziak formatzeko baimena ematen dio.

 1995eko maiatzaren 19ko Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Agindua
Kreditu-linea mugigarriak formalizatzea baimentzen du, “Letras del Tesoro” direlakoen jaulkipenaren bidez.

 1998ko azaroaren 24ko Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Agindua
Finantza-trukeko eragiketak egiteko baimena ematen dio Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiari.

 1999ko martxoaren 18ko Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Agindua
"Banco de España" Espainiako Bankuko Idazpenen Bulego Nagusiaren eta Europar Batasunean egoitza duten baloreen konpentsazio- eta likidazio-sistemen artean, kontuko baloreak irekitzeko baldintzak zehazten ditu.

 "Banco de España" Espainiako Bankuaren azaroaren 21eko 7/1997 Zirkularra
Estatuaren zorraren baloreen bereizketa- eta berreraikuntza-eragiketei buruzkoa, eta azaroaren 26ko 8/1991 zirkularraren aldaketa, hirugarren batzuekin egindako eperako eragiketei buruzkoa.

 Abenduaren 23ko 2813/1998 Errege Dekretua
Idazpenen Bulego Nagusian erregistratutako Estatuaren zorra eurotara berriz izendatzeko prozedura zehazten duena.

 1998ko urriaren 14ko Agindua
Idatzitako Estatuaren zorraren balore nominal unitarioak kentzen ditu eta balore kode bereko baloreek osatzen dituzten idatzitako Estatuaren zorraren edukitzeak saldo nominalen edukitze.

 1999ko otsailaren 10eko Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Agindua
Espainiako Erreinuko Zor Publikoaren Merkatu-sortzaile izaera arautzen du.

 Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren 1999ko otsailaren 11ko ebazpena
Espainiako Erreinuko Zor Publikoaren Merkatu-sortzaile izaera arautzen du. Zuzendaritza Nagusiaren honako ebazpenek aldatua da: 1999ko uztailaren 23koak, 2000ko apirilaren 10ekoak, 2000ko urriaren 10ekoak eta 2001eko uztailaren 31koak.

 1999ko martxoaren 4ko ebazpena, Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiarena
Espainiako Erreinuaren Zor Publikoaren Erakunde Negoziatzaile- izaera arautzen du. Zuzendaritza Nagusi horren beraren 2000ko apirilaren 10eko eta 2000ko urriaren 10eko ebazpenek aldatua da.