Letras del Tesoro

 Epe laburrerako errenta finkoko baloreak dira. Konturako idazpen en bidez bakarrik adierazten dira. 1987ko ekainean sortu zituzten, Idazpenen Zor Publikoaren Merkatua abian jarri zenean.

 Eskaera bakoitza gutxienez 1.000 eurokoa izango da (166.386 pezeta), eta hori baino zenbateko handiagoko eskaerek 1.000 euroen multiploak izan behar dute. Letrak enkante bidez jaulkitzen dira.

 Deskontura jaulkitako baloreak direnez, horien erosketa-prezioa inbertitzaileak diru-itzultze garaian jasoko duena baino txikiagoa izango da. Letraren diru-itzultze balorea ren (1.000 euro) eta horren erosketa-prezioaren arteko aldea “Letra del Tesoro”k sortutako errendimendua edo interesa izango da.

 Errendimendu horiek konturako atxikipenetik salbuetsita egongo dira, PFEZren alorrean zein Sozietateen Gaineko Zergan, zerga horien urteko aitorpenean sartzeari utzi gabe.

 Gaur egun, Altxorrak ondorengo epeetan jaulki ohi ditu “Letras del Tesoro” direlakoak:

  •  “Letras del Tesoro” direlakoak 3 hilabetera
  •  “Letras del Tesoro” direlakoak 6 hilabetera
  •  “Letras del Tesoro” direlakoak 9 hilabetera
  •  “Letras del Tesoro” direlakoak 12 hilabetera

 Epe laburrerako baloreak direnez, bigarren mailako merkatuan dituzten prezio-aldaketak nahiko txikiak izaten dira; hori dela eta, balore horiek epemuga baino lehen merkatuan saldu behar edo sal ditzakeela aurreikusten duen inbertitzailearentzat arrisku txikiagoa dute.