Kontuak eta Gordailuak

Halaber, Altxorraren Baloreetan inbertitzen dafinantza-erakundeek merkaturatzen dituzten Estatuaren Zorraren “finantza-gordailuak eta kontuak” erabiliz.

Finantza-erakundeek funtsak bildu eta berehala inbertitu egiten dituzte finantza-gordailuen eta kontuen bidez, bezeroen kontura, Altxorraren Baloreetan. Erakundeak konpromisoa hartzen du Altxorraren Balore horiek aldian-aldian erosi eta berehala saltzeko finantza-gordailuaren edo kontuaren titularrei.

Eragiketaren epemugan, automatikoki berritzen da eragiketa, inbertitzaileak kontratua baliogabetzea erabakitzen ez badu behintzat. Hori dela eta, “finantza-gordailuak eta kontuak” ondoz ondoko repo ak baino ez direla esan dezakegu, kontratu bakarraren menpe gordeta daudenak.

Kontratatutako ondoz ondoko repo en epearen arabera, eta Altxorraren Baloreak inbertitzaileei nola esleitzen zaizkien kontuan hartuta, bi motatakoak izan daitezke Estatuaren Zorrean dauden “finantza-kontuak”:

  •  Erakundeekin hitzartutako aldi baterako ondoz ondoko lagapenen epea 15 egun baino gutxiagokoa bada, edo kontuaren oinarri diren Altxorraren Baloreak jabekidetasun-erregimenean inbertitzaileei esleitzen bazaizkie –kontu bakoitzeko titularra Bankuak erositako balore-masaren zati baten jabea izaten da-, produktuari “finantza-kontua” deitzen zaio.
     
  •  Ondoz ondoko lagapenen epea 15 egun baino luzeagoa bada, eta baloreak titular bakoitzari banaka esleitzen bazaizkio, produktuari “finantza-gordailua” deitzen zaio.

Azkenik, kontu horien ezaugarriak –inbertitzen duten Altxorraren Balore mota, gutxieneko saldoa, funtsen erabilgarritasuna, etekina, eta abar- aldatu egiten dira erakunde batetik bestera, baina titularrak erakundearekin izenpetzen duen kontratuan beti agertu behar dira.