Trukeak

 Estatuaren Zorraren trukeak Altxorrak zuhurtziaz erabiltzen dituen formulak dira, merkatutik baloreen erreferentziak ateratzeko, trukean beste erreferentzia batzuk emanez.

 Altxorrak truke-programen bidez erdietsi nahi dituen helburu nagusiak hauek dira:

  • Estatuaren Zorraren epemugen egitura arrazionalizatzea, hondar-bizitzaren epe laburra duten gutxi likidatutako erreferentziak baliogabetuz.
  • Zirkulazioan dagoen zorraren epemugen profila aldatzea, luzatuz edo laburtuz.
  • Bonu bereizgarriek zirkulazioan nahiko altuak diren gutxieneko zenbatekoak izatea lortzea, “Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoen bereizketa- eta berreraiketa-eragiketek ondo funtziona dezaten beharreko likidezia bermatuz.
  • Zor publikoaren merkatua garatzea, horren sakontasuna eta likidezia bultzatzea, Europako Ekonomia eta Moneta Batasunean bakarra den kapitalen merkatura inbertitzaileen aurrezkiak erakartzeko asmoz, eta Espainiako Altxorrak eremu horretako beste jaulkitzaile subirano batzuekin modu arrakastatsuan lehia dezan.