Letras del Tesoro

  • Epe laburrerako errenta finkoko baloreak dira, eta Kontuko idazpenen bidez bakarrik adierazten dira. 1987ko ekainean sortu ziren, orduan Idazpenen Zor Publikoaren Merkatua abian jarri zenean.
     
  • Letrak enkante. bidez jaulkitzen dira. Eskaera bakoitzean gutxienez 1.000 euro eskatu behar dira, eta eskaera handiagoak 1.000 euroren multiploak izan behar dira.
     
  •  Deskontura  jaulkitako baloreak dira; hortaz, eskurapen-prezioa dirua itzultzerakoan inbertitzaileak jasoko duenaren zenbatekoa baino txikiagoa da. Letraren diru-itzultzearen balioa (1.000 euro), eta bere eskurapen-prezioa izango da Letras del Tesoro sortutako interesa edo etekina.


     
  • Gaur egun Altxorrak Letras del Tesoro jaulkitzen ditu epe hauekin:
  •  3 hilabeterako Letras del Tesoro
  •  6 hilabeterako Letras del Tesoro
  •  9 hilabeterako Letras del Tesoro
  •  12 hilabeterako Letras del Tesoro


Epe laburrerako baloreak direnez, prezio aldaketak bigarren mailako merkatuan oso txikiak izan ohi dira; hortaz, balore hauek epemuga baino lehen saltzea aurreikusten duen, edo saldu behar dituen inbertitzaileak arrisku txikiagoa du.