Letras del Tesoro-direlakoen Zerga-ordainketa

Kalifikazioa

Deskontura edo errendimendu inplizitura jaulkitako finantza-aktiboak dira; hori dela eta, letraren salmentan edo amortizazioan lortutako zenbatekoaren eta erosterakoan ordaindutakoaren artekoaren aldea, horrenbestez, PFEZren menpe dagoen kapital higigarriaren errendimendua da.


Zerga-ordainketa

2016 ean, erosketaren zenbatekoaren eta salmentaren zenbatekoaren arteko aldeak sortuko duen etekinari, edozein epetan, % 19 tasa aplikatuko zaio 6.000€-ra arte 6.000€ eta 44.000€ bitarteko likidazio-oinarriari % 21 eta 50.000€-tik gorakoei % 23.


Atxikipena

Ez dago aipatutako errendimenduari egindako kontuko inolako atxikipenik, horren hartzailea edozein delarik ere.