Bonos y Obligaciones del Estado-direlakoen zerga-ordainketa

KUPOIA 


1. Kalifikazioa

Jasotako interesen zenbatekoa –kupoia- jasotako ekitaldiko kapital higigarriaren errendimendutzat hartzen da.


2. Zerga-ordainketa
 

Bonos eta Obligaciones del Estado-ek sortutako interesak –kupoia- % 19 tasarekin ordainduko dituzte zergak 6.000€-ra arteko likidazio-oinarrietan, 6.000€ eta 44.000€ bitartean % 21 tasarekin, eta 50.000€-tik gora % 23 tasarekin 2016 ekitaldian.


3. Atxikipena

Errendimenduari kontuaren PFGZren atxikipena aplikatzen zaio (%19).



ESKUALDATZEA EDO AMORTIZAZIOA


1. Kalifikazioa

“Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoak eskualdatzean edo amortizatzean sortzen diren errendimenduek kapital higigarriaren errendimendu-izaera izango dute; beraz, PFEZri atxikita daude.


2. Zerga-ordainketa

Aipatutako errendimendua neurtuko da transmisio- edo amortizazio-balorearen eta eskualdatu edo amortizatu behar diren “Bonos y Obligaciones” direlakoak erosteko edo harpidetzeko prezioaren artean dagoen alde gisa.

Hala ere, horrela kalkulatutako errendimendua behar bezala frogatutako erosketa- eta besterentze-gastu osagarrietan murriztu ahalko da.

Etekin garbiak % 19 tasarekin ordainduko ditu zergak 6.000€-ra arteko likidazio-oinarrietan, 6.000€ eta 44.000€ bitartean % 21 tasarekin, eta 50.000€-tik gora % 23 tasarekin 2016 ekitaldian



3. Atxikipena

Bonos del Estado edo Obligaciones del Estadoen transmisioaren edo amortizazioaren ondoriozko errendimenduak ez dira PFGZren kontuaren atxikipenean sartuko, balio horiekin egingo diren eragiketetan ("finantza-kontuak") oinarritutako kontuetako kontratuetan edo kupoia "garbitzearen aurkako" araua erabiltzen denean izan ezik.