Zorra dibisetan

80ko hamarkadaren hasieratik, Espainiako Erresuma parte-hartzaile aktiboa izan da nazioarteko kapital-merkatuetan. Horri esker, finantzaketa-iturriak dibertsifikatu ahal izan dira, eta arriskua banatu.Ondorioz, gaur egun, prestigio eta kaudimena dituen jaulkitzaile subiranotzat hartzen da Altxorra; izan ere, kredituak kalifikatzeko nazioarteko agentzia nagusiek horrela aintzatesten dute

Gaur egun, dibisetan egindako finantzaketa eta eurotan egindakoa elkarren osagai dira.Arbitraje-eragiketen bidez kostuak aurrezteko aukera emateaz gain, hauxe da lehentasunezko xedeetako bat: nazioarteko inbertsio-oinarria Espainiako Erresumaren bonuetan dibertsifikatzea.

Zirkulazioan dagoen zor osoan dibisetan izendatutako Altxorreko zorraren pisua %1etik behera dago.

Altxorraren dibisetako zorraren txanponen artean (swap-ak baino lehen) dolarretan izendatutako bonuak dira nagusi, eta gero, tarte baten ondoren, yenak eta libera esterlinak.Baliabideetan nabarmen da eurobonuek eta Epe Ertainerako Oharrek –baliabide negoziagarriek– osatzen duten segmentua, eta maileguen parte-hartzea baliogabea da gaur egun.Dibisetako zorraren zorrak kanbio tasaren aldaketetatik jasotzen duen eragina oso txikia da, jaulkipen hauen bolumena oso urria delako zirkulazioan dagoen zor osoaren jaulkipenetan eta, ehuneko handi batean, swaps-en bidez estalita daudelako.