Menú Izquierda
Contenido
Gordailu Kutxa Orokorraren Arautegia
-
Zerga, administrazio, gizarte segurantza eta laneko neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamargarren xedapen iragankorrak gaitasuna eman zion gobernuari errege dekretu bidez Gordailu Kutxa Orokorraren arautegi berria onartzeko. 1997ko otsailaren 7an, lege-agindu hori bete zen. 161/1997 Errege Dekretuak, otsailaren 7koak, Gordailu Kutxa Orokorraren arautegia onetsi zuenak, aurreko beste bat ordeztu zuen. Aurreko horrek aldaketa txikiak zituen eta 1929tik zegoen indarrean. Arautegi honek hainbat printzipio berritzaile ezartzen ditu Gordailu Kotxa Orokorraren jardunean. Arautegia indarrean jarri eta gero, Estatuko Administrazio Orokorraren, haren erakunde autonomoen eta lotutako erakunde publikoen berme eta gordailuak zaintzeko organoa izatera pasatu da; ez du onartuko beste administrazio publiko batzuen edo partikularren aldeko berme edo gordailurik, arautegian bertan adierazten diren kasu zehatzetan izan ezik. Horrez gain, baldintza gehiago eskatzen zaizkie bermeak eratuko dituzten erakundeei, eta prozedura zehatzak arautu dira. Prozedura horiek, batetik, Kutxaren jarduerak azkartzen dituzte eta, bestetik, Kutxa horretan bermeak edo gordailuak eratu dituztenen eskubideak defendatzea ziurtatzen dute.
Arautegia nahiko osatuta dagoen arren, zenbait gai geroago ministro-agindu bidez garatzeko utzi ziren. Alderdi horiek eta Kutxak hobeto funtzionatzeko komenigarriak diren beste batzuk arautzeko, 2000ko urtarrilaren 7ko ministro-agindua argitaratu zen.
161/1997 Errege Dekretua, otsailaren 7koa, Gordailu Kutxa Orokorraren arautegia onesten duena (PDF formatuan)
2000ko urtarrilaren 7ko agindua; urtarrilaren 25 eta 31ko BOE, otsailaren 7ko 161/1997 Errege Dekretua garatzen duena, Gordailu Kutxa Orokorraren arautegia onesten duena(PDF formatuan)
Gordailu Kutxa Orokorraren arautegia onesten duen otsailaren 7ko 161/1997 Errege Dekretuaren akatsak zuzentzea (PDF formatuan)
2120/2002 Agindua, abuztuaren 2koa, 2000ko urtarrilaren 7koa aldatzen duena. Azken horrek 161/1997 Errege Dekretua garatzen du, otsailaren 7koa, Gordailu Kutxa Orokorraren arautegia onesten duena (PDF formatuan)
EHA/1999/2005 Agindua, ekainaren 21ekoa, PRE/3662/2003 Agindua aldatzen duena, abenduaren 29koa. Azken horrek bilketa-prozedura berria arautzen du, Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzek bildutako sarrera ez zergazkoak eta horietan dauden Gordailu Kutxa Orokorreko bulegoetan eskudiruz eginiko sarrerak biltzeko (PDF formatuan)