Ongi etorri Gordailu Kutxa Orokorrera

Gordailu Kutxa Orokorra Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Orokorrean integratutako administrazio-organoa da; haren funtzioak Informazio Orokorrean daude zehaztuta.Gordailu Kutxa Orokorraren ardura da Administrazioaren aurrean emandako gordailu eta bermeak kontrolatzea, gordailu eta berme horiek eratzeko aplikatzen diren arauetako eginkizunak bete daitezen.

Web orrialde honetan Gordailu Kutxa Orokorrari buruzko informazio orokorra ematen dugu, baita gordailuak eta

bermeak emateko erabiltzen diren inprimakien zirriborroak eskuratzeko aukera ere.

Gordailu edo bermeen eraketa-ordezkagirien zirriborroak.

Gordailua edo bermea kitatzeko agindua eta horiek inkautatzeko eskabidea.

Abal-ereduak, kauzio-aseguruaren ziurtagiria eta inbertsio-funtsen partaidetzen pignorazioa.

Era berean, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak eginiko 2CA ziurtagiria daukaten eta sisteman izena doan ematen duten pertsona fisikoek indarren dauden gordailu eta bermeak kontsultatu ahal izango dituzte, 2000/01/01etik aurrera eratutakoak