Logotipo del MEH

 


Menú Izquierda

Contenido

Zer da Tesoro Público?

Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusia Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Ekonomiako Estatu Idazkari atxikita dago. Bere funtzioak ekainaren 25eko 1552/2004 Errege Dekretuak arautzen ditu; dekretu horren bitartez garatzen da Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa. Bere bulegoak helbide honetan kokatuta daude: Paseo del Prado, 6, Madrilen.

Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkion eskumenak hauek dira:

 

  • buleta  Estatuko altxortegiaren kudeaketa, kanpo-ordainketak, Estatuko bermeak, txanpongintza eta ordainketen antolaketa zentrala, Tesoro Público eskuestea eta kontrola, eta Gordailu Kutxa Orokorraren kudeaketa.

  • buleta  Aztertzea, proposatzea eta kudeatzea, batetik, Estatuaren zorpetzea, bestetik, Estatu-zorreko zorroaren egitura eta finantza-arriskuak, eta azkenik, Estatu-zorraren banaketaren eta likideziaren sustapena.

  • buleta  Finantza-politika zuzentzea eta garatzea, eta hauei dagozkien xedapenak egitea eta izapidetzea: finantza- eta kreditu-erakundeak, balore-merkatuak, ordaintzeko sistemak eta tresnak, kotizatutako sozietateen erregimena, korporazioaren gobernu egokia, kanpora begirako kapitalen mugimenduak eta salerosketa ekonomikoak.

  • buleta  Abenduaren 28ko 19/1993 Legeak kapitalen zuritzea prebenitzeko ezarritako neurrien gaineko eskumenak betetzea, baita ere, behar diren ikerkuntza eta ikuskaritza guztiak egitea, kanpora begirako kapitalen mugimendu eta ekonomia-salerosketen gaineko erregimen juridikoko arau-hausteak prebenitzeko.

  • buleta  Koordinatzea Europar Batasuneko Ekonomi eta Finantza Batzordeko diru- eta finantza-kontu guztiak.

Volver

Menu Servicios

leiho berria irekitzen da Kontaktatu

Leiho berria irekitzen da  Yo elijo Tesoro Publico

Leiho berria irekitzen "the spanish economy"

Leiho berria irekitzen egoiitza elektronikoa

Leiho berria irekitzen da Fondo de adquisición de activos financieros

Leiho berria irekitzen da Avales del Estado