Enkantearen emaitzak argitaratzea

  •  Enkantearen emaitza zabaltzen da informazio hori izateko operadoreei berdintasunik handiena bermatzen dieten prozeduren bidez. Zehazki, Internet bidez argitaratzen da enkantea egin den egun berean (http://www.tesoro.es), Reuters (TESORES 07 eta TESORES 08), Bloomberg (TESO5 eta TESO6) eta Telerate (38631/2 eta 38633/4). Horrez gain, Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen da Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez.
     
  •  Argitaratutako informazioak atal hauek biltzen ditu:

1. Eskatutako zenbateko nominala

2. Esleitutako zenbateko nominala

3. Onartutako gutxieneko prezioa

4. Onartutako eskaeren batez besteko prezio ponderatua, biribilduta

5. Esleitutako Zorraren truke ordaindu beharreko prezioa edo prezioak

6. Interes-tasa efektibo baliokidea eta batez besteko prezio ponderatuari eta onartutako gutxieneko prezioari dagokion barne-errendimendua, hurrenez hurren, “Letras del Tesoro” eta Bonos y Obligaciones del Estado”en enkanteetatik eratorritakoak .

7. Egoki denean, “Bonos y Obligaciones del Estado” direlakoen enkanteen ondoren egiten den bigarren bueltan harpidetu daitekeen gehieneko zenbatekoa.