Eratorriak

Zor Publikoaren gaineko eratorriak



 Eratorrien merkatuak azken urteetan nazioko eta nazioarteko finantza- merkatuetan agertutako berrikuntza nagusiak dira, batez ere prezioen eta interes-tasen aldakortasuna eta zalantza handiagoa delako. Bereziki, eratorritako tresnak eta horiei dagokien merkatuak Zor publikoaren zorroarekin lotutako arriskuak estaltzeko garatu dira. Hori dela eta, Espainian, 1989an, OM Merkatu Iberikoa sortu zen; merkatu horrek, 1992an, MEFF Errenta Finkoari zabaldu zion bidea, Zor publikoaren gaineko aukeren eta etorkizunen merkatu ofiziala denari, alegia. Merkatu horretan, Altxorraren Baloreen gaineko aukeren eta etorkizuneko kontratu guztiak negoziatu, likidatu eta ordaintzen dira. Hori guztia merkatu elektroniko bat da, kideek salerosketa-aginduak prozesamenduko unitate zentral bati bideratzen dizkioten merkatua, eta aldi berean, biltzen, uztartzen eta egikaritzen dituena.


 Merkatuko kideak hainbat kategoriatan sailka ditzakegu:
  • 1. Kide kitatzaileak: beren kontutik, bezeroen kontutik eta beste kideen kontutik negozia eta likida dezakete.
  • 2. Kide kitatzaile jagoleak: kide kitatzaile gisa jarduten dute; gainera, gordailuzainak izan daitezke edo merkatuan egindako eragiketen ondorio gisa gordetako bermeak jagon ditzakete.
  • 3. Kide ez kitatzaileak: bitartekariak dira; euren kontutik edo bezeroen kontutik negozia dezakete, baina kitatzeko kide kitatzaile batengana jo behar dute.


Horiez gain, Merkatu-sortzailea dago, eta hori arduratuko da merkatuei likidezia eta sakontasuna emateaz.


 MEFF Errenta Finkoak badu ezaugarri bereizgarririk: merkatuan negoziatzeko eragile bakoitzak jarri beharreko bermearen marjina zehazteko –egunero eguneratuta–, Ganberak eragile bakoitzaren jarrera garbia hartzen du kontuan, bi merkatuetan egindako eragiketak (etorkizunekoak eta aukerazkoak) orekatuz eta eskatutako marjinara murriztuz.


 Estatuaren Zorraren gaineko Etorkizunekoak
Etorkizuneko kontratua epekako kontratua da; horren bidez, aktibo baten salerosketa etorkizuneko datan adosten da eta aurrez finkatutako prezioan, gainera. Etorkizuneko kontratuek badute ezaugarri bereizgarri bat: antolatutako merkatuetan negoziatzen dira, eta kontratuko ia elementu guztiak araupetuta daude; egin beharreko eragiketaren prezioa soilik negozia daiteke. Gainera, merkatu horietan, Konpentsazio Ganberaegon ohi da, eragiketak kontrakontua dagoela ziurtatuz uztartzen dituena; merkatuaren eguneroko bilakaera jarraitzen du “merkatua markatu” izeneko prozesu ezagun batean, eta alderdi kontratatzaileei bermeen marjinak eskatzen dizkie (hasierakoak eta egunero aldatzen direnak).

Egun, etorkizuneko kontratua 10 urterako Bonuaren gainean soilik negoziatzen da; horren azpikoa, teorian, bukaera-epean jaulkitako bonu nazionala da, eta urteko %4ko kupoia du. Kontratuaren epemuga baino lehen entregatu behar diren baloreak xede horretarako MEFF Errenta Finkoak gauzatutako zerrendan agertzen diren Estatuaren Obligazioak dira; orokorrean, epemuga bakoitzerako entrega daitezke lehen epemugaren hilabeteko enkantean jaulkitako 10 urterakoEstatuaren Obligazio guztiak; baita 10 urterako jaulkitako Estatuaren Obligazioak ere, dagokien epemugaren entrega-datan, zazpi urte eta sei hilabete edo gehiagoko hondakin-bizitza epea baldin badute Bestalde, garaia baino lehenagoko amortizazio-klausula duten jaulkipenetan, aukera hori egindako data hartuko da amortizazio- datatzat; era berean, entregatu ahal izango dira 10 urte baino gehiagorako jaulkitako Estatuaren Obligazioak, baldintza jakin batzuk betetzen badituzte, betiere (hondakin bizitzari dagozkionak, saldo biziari dagozkionak eta negoziazioari buruzkoak).


 Estatuaren Zorraren gaineko aukerak
Aukerazko kontratuaren bidez aukera erosi duenak eskubidea (ez betebeharra) izango du etorkizunean aktibo bat aurrez hitzartutako prezioan (ekitaldiko prezioa) erosteko (erosteko aukera edo call-a) edo saltzeko (saltzeko aukera edo put-a); eskubide hori lortzearen truke, aukera baten erosleak gehigarri bat ordaintzen du (aukeraren prezioa), eta horrela, bere arriskua gehigarriaren zenbatekora mugatzen da. Aukera-saltzailea, berriz, behartuta dago azpiko aktiboa erostera edo saltzera kontrakontuak aukera erabiltzen baldin badu, baina arrisku handiagoa izango du.

Egun, Estatuaren Zorraren gaineko aukeren ondorengo kontratuak negoziatzen dira:
  • 1. 10 urterako etorkizunaren gaineko aukera (hiruhilekoa): azpiko aktiboa 10 urterako etorkizuneko kontratua da. Hiruhileko epemuga du (martxoa, ekaina, iraila eta abendua) eta amerikar motakoa da.
  • 2. 10 urterako etorkizunaren gaineko aukera (hilekoa): azpiko aktiboa 10 urterako etorkizuneko kontratua da. Hilabeteko epemuga du (urtarrila, otsaila, apirila, maiatza, uztaila, abuztua, urria).