Menu Secundario
Contenido
Altxorraren baloreen abantailak
Altxorraren Baloreek zenbait abantaila dituzte inbertitzeko beste aukeren aldean:
Segurtasuna: Altxorraren Baloreetan inbertitzen duena ziur egon daiteke balore horiengatik jaso dezakeen diru-kopurua kobratuko duela. Espainiako Konstituzioak, 135. artikuluan honakoa xedatzen du: "Estatuko Zor Publikoaren interesak eta kapitalak ordaintzeko kredituak Aurrekontuen gastuen egoeraren barnean ulertuko dira beti."
Errentagarritasuna: Altxorraren Baloreek, nahiz eta inbertsioa seguruagoa izan, errentagarritasun handia eskaintzen dute, betiere jaulkitzen duten unean indarrean dauden interes tasekin bat etorriz.
Likidezia: Altxorraren Baloreak, gure herrialdean jaulkitako baloreen artean likidezia handiagoa dutenak dira, alde nabariarekin gainera; alabaina, Altxorraren balore ugari jaulkitzen dituzte, eta Estatuko Zorraren merkatua bizkortasunez aritzen da. Hortaz, inbertitzaileak Altxorraren Baloreetan egindako inbertsioa diru bihurtu behar badu, edozein momentuan egin dezake, erosotasun handiz,eta kostu txikiekin.
Tresna aukera zabala, bereziki, bere aurrezkiaren epeari dagokionez: epe oso murritzetik (Estatuko Zorraren gaineko berrerosketen bidez) 30 urterainoko epeetara (epemuga hori duten Obligaciones del Estado bidez).
Erosteko erraztasuna: Altxorraren Baloreak asko hedatu dira, eta horri esker edozein finantza-artekariren bidez eskura daitezke. Espainiako Bankuaren eta Internet bidez ere eskura daitezke Altxorraren baloreak.



